Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko kideek kontrolatutzat jo dute astelehen goizean larunbat arratsaldean Urraulgoitin piztutako baso-sutea. Hala jakinarazi du Amparo López Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak, SOS Nafarroaren egoitzan gaur goizean egindako prentsaurreko batean. Azpimarratu duenez, agenteek zonaldean jarraitzen dute, kaltetutako eremuan.
Larunbatean Urraulgoitin piztutako baso-sutea kontrolpean dago