Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak 1.125.000 euroko diru-laguntzak eman ditu nekazaritzako makinerian edo ekipamenduetan egindako 11 inbertsio-proiektutarako. Proiektu horiek bost ustiategiren edo gehiagoren arteko erabilera komuneko kooperatibek egin dituzte, eta banaka ezingo lituzkete egin, kostu handia dutelako.
Landa Garapenak 1,1 milioi eman ditu erabilera partekatuko nekazaritzako makinetan inbertsioak egiteko laguntzetan