Imanol Pradales Lehendakaria eta Fernando Clavijo Kanarietako presidentea Teideko Behatoki Astronomikoan izan dira gaur arratsaldean, Kanarietako Astrofisika Institutuan. Azpiegitura bakarra eta erreferentea da, eta bertan biltzen dira Europako eguzki-teleskopio onenak.
Bisitan zehar, Imanol Pradalesek abangoardiako ikerketa zientifikorako eta ezagutza aurreraturako arlo honetan egin diren urratsak azpimarratu nahi izan ditu. Ildo horretan, DIPCko -Donostia International Physics Center- ikertzaileen eta EHUko ikerketa-taldeek Kanarietako Teleskopio Handiko zientzialariekin duten lankidetza estua nabarmendu du. «Oso bide interesgarria egin da orain arte, baina, etorkizunean, Euskadiren eta Kanarien arteko lankidetza zabaltzeko tartea dago, zientziaren esparruan eta, zehazki, astrofisikaren esparruan. Gaitasunak ditugu, urte hauetako esperientzia positiboa dugu eta sinatu dugun lankidetza-protokoloa daukagu. Osagai guztiak ditugu bultzada bat emateko, eta orain egitea dagokigu. Herri aurreratu batek sistema zientifiko aurreratu bat behar du «, adierazi du.
Izan ere, Euskadik eta Kanariek sinatutako lankidetza-protokoloari esker –hainbat ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-politika gauzatzea ahalbidetuko du–, aukera handia ireki da euskal teknologia- eta industria-sektorearentzat, eta, ildo horretan, Lehendakaria ziur agertu da proiektu berriak sortzeko gaitasunaz, «berrikuntza, lehiakortasuna eta merkatuko posizioa» sustatzeko balioko dutenak.
«Euskadin oso enpresa garrantzitsuak ditugu arlo aero-espazialean, azken urteotan goraka doan sektorea, baina baditugu doitasunezko mekanizazio-enpresak ere, oso espezializatuak, eta oso paper garrantzitsua betetzen dute sistema teknologiko mota horietan. Zientziak ezagutza-bideak irekitzen dizkigu, baita Euskadirentzako garapen-bideak ere«, azpimarratu du Lehendakariak.
Ertzaintzak 51 urteko gizon bat atxilotu du Lemoan osasun publikoaren aurkako delitu batengatik, bere etxean…
26_0288 Ertzaintzak identifikatu du joan den igandean Zumaiako hondartza batean aurkitu zuten gorpua Ertzaintzak identifikatu…
Bilboko udaltzainek 45 urteko emakume bat atxilotu dute, hilketa saiakera egotzita. Zenbait lekukok atxilotua, bikotekidea…
Foru Komunitateko 101 udalerrik dagoeneko badituzte Baso-suteen Arriskuari aurre egiteko Udal Jarduera Planak (PAMIF), Nafarroako…
Hezkuntzak aurten deitu dituen maisu-maistren kidegorako oposizio-lehiaketako probak ekainaren 19an hasiko dira, ostirala, eta ekainaren…
Foru Gobernuak foru lege dekretu bat onartu du asteazken honetan, Estatu Batuen eta Israelen erasoaren…