25_0609 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek ondoezik zegoen mendizale bat erreskatatu dute Udalatxen

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek ondoezik zegoen mendizale bat erreskatatu dute Udalatxen
Servicio de prensa
2025-09-14
Ertzaintzaren helikoptero batek 56 urteko emakume bat erreskatatu du gaur, igandea, arratsaldeko lehen orduan Arrasaten, Udalatx mendira igotzen ari zela ondoezik zegoelako.
Gaur arratsaldeko ordu biak aldera, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuei jakinarazi diete emakume bat ondoezik zegoela Udalatx mendiko erlaitzaren inguruan, eta, adierazi dutenez, ezin zuela ibilbidea bere kabuz jarraitu.
Larrialdiei Aurregiteko teknikariak, emakumea erreskatatzeko ezarritako dispositiboaz arduratzen denak, suhiltzaileak, osasun-langileak eta mendiko egitura duen Ertzaintzaren helikoptero bat bidali ditu bertara, helikopteroa izan da emakumea erreskatu duena. Jarraian, biktima ospitalera eraman dute.