Categorías: albisteak-berriak

Donostiako Udala hamargarren urtez jarraian izango da Publikoaren Sariaren babesle

Udalak eta Zinemaldiak doako 1.000 sarrera jarri dituzte langabeen eskura

Perlak sailean barne hartutako 16 filmak Donostia Hiria Publikoaren Saria irabazteko hautagai dira. Donostiako Udalak, Sariaren babeslea izango denak hamargarren urtez jarraian, herritarrei egindako omenaldi gisa planteatzen du saria, eta herritarrek erabakitzen dute, bozketa bidez, zein film den irabazlea.

Perlak saila, Armani Beautyk babestua, nazioarteko beste jaialdi batzuetan saritutako edo goretsitako filmez osatuta dago. Emanaldiak Victoria Eugenia Antzokian egiten dira eta film bakoitzaren lehen emanaldira joaten diren ikus-entzuleek film irabazlea aukeratzeko botoa eman dezakete. Saria Zinemaldiaren amaierako galan ematen da.

Donostia Hiria Publikoaren Saria bi sari desberdinez osatuta dago: Film Onenaren Saria, 50.000 eurokoa, eta Europako Film Onenaren Saria, 20.000 eurokoa. Bi film irabazleak hiriarekin betiko lotuta geratuko dira parte-hartzearen medioz emandako sari horren bidez.

Eneko Goia Donostiako alkateak nabarmendu duenez, «Donostiak lau aldetatik arnasten du dagoeneko zinema«, eta azpimarratu du «Udalak Zinemaldiarekin duen konpromisoaren izateko arrazoia da ekitaldi honek mundu osoan hiriari eskaintzen dion oihartzuna eta proiekzioa«. «Hiri asko daude, nola gertukoak hala urrutikoak, A kategoriako zinema-jaialdi bat izatearekin amesten dutenak, hori lortzeko diru asko inbertitu baina ezin izan dutenak. Guk badugu halako jaialdi bat, eta merezi bezala baloratu eta zaindu behar dugu «, adierazi du.

Horren ildotik, Goiak adierazi duenez, «urtean bederatzi egunetan zehar, donostiarrak buru-belarri aritzen dira Zinemaldiarekin, gurea bezala sentitzen dugulako, egutegian dugun hitzordu finkoetako bat«. Areago, Zinemaldia «urte osoan inpaktua sortzen duen jarduera da, eta horrek erreferentziazko bihurtzen gaitu mundu osoan; ekimen gutxik lortzen dute hori”.

Iaz Donostia Hiria Publikoaren Saria jaso zuen Emmanuel Courcolen En fanfare / The Marching Band, Cannes Premièren estreinatu ondoren. Gainera, Mohammad Rasoulofen The Seed of the Sacred Fig filmak Donostia Hiria Publikoaren Saria jaso zuen Europako film onenaren kategorian, Cannesen Epaimahaiaren Sari Berezia eta FIPRESCI saria beretu ondoren.

Langabeentzako sarrerak doan

Aurreko urteetan bezala, Donostiako Udalak Donostia Zinemaldirako 1.000 gonbidapen banatuko ditu eta eskabidea hurrengo kanaletan egin daiteke:

  • udalaren webgunean,
  • 010 telefonoan edo
  • Udalinforen edozein bulegotan.

Gonbidapenak datorren astelehenetik (hilaren 15a) asteazkenera bitarte eska daitezke, eta langabezian egonik Donostian erroldatuta dauden eta 18 urtetik gorakoak diren pertsonek eska ditzakete.

Udalinfok datuak egiaztatu ondoren, gonbidapenak Easoko Udalinfo bulegoan (Easo kalea 41) jaso ahalko dira. Bertan, nortasun-agiria eta langabeziaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira. Gonbidapenak jasotzeko epea irailaren 17ko 14:00etan amaituko da.

Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosek, Donostiako Udalarekiko lankidetza horren balioa azpimarratu du berriz, zinemak «inklusiorako baliabide» gisa duen balioa nabarmentzeaz gain. «Zinemaldiak hiriko errealitate sozialekiko sentsibilitatea izaten jarraitu nahi du, eta programazioan ez ezik, horrelako ekintza zehatzetan ere islatu nahi du hori. Ekintza horien xedea ateak irekitzea eta zinema herritar guztiei hurbiltzea da», adierazi du Rebordinosek.

FILM HAUTAGAIAK

  • Nouvelle Vague (Frantzia). Richard Linklater.
  • Vie privée / A Private Life (Frantzia). Rebecca Zlotowski.
  • Affeksjonverdi / Sentimental Value (Norvegia – Frantzia – Danimarka – Alemania). Joachim Trier.
  • O agente secreto / The Secret Agent (Brasil – Frantzia – Alemania – Herbehereak). Kleber Mendonça Filho.
  • Amélie et la métaphysique des tubes / Little Amélie or the Character of Rain (Frantzia). Maïlys Vallade, Liane-Cho Han.
  • Ástin sem eftir er / The Love That Remains (Islandia – Danimarka – Suedia – Frantzia). Hlynur Pálmason.
  • Bugonia (Erresuma Batua). Yorgos Lanthimos.
  • Ciudad sin sueño / Sleepless City (Espainia – Frantzia). Guillermo Galoe.
  • L’étranger / The Stranger (Frantzia). François Ozon.
  • La Grazia (Italia). Paolo Sorrentino.
  • Un simple accident / It Was Just an Accident (Iran – Frantzia – Luxenburgo). Jafar Panahi.
  • Jay Kelly (AEB – Erresuma Batua – Italia). Noah Baumbach.
  • Le mage du Kremlin / The Wizard of the Kremlin (Frantzia). Olivier Assayas.
  • Mamlaket al-Qasab / The President’s Cake (Irak – AEB – Qatar). Hasan Hadi.
  • Orwell: 2+2=5 (Frantzia – AEB). Raoul Peck.
  • The Voice of Hind Rajab (Tunisia – Frantzia). Kaouther Ben Hania.
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Nafarroako Gobernuak 3,3 milioi euro jarriko ditu 2025-2026 ikasturteko unibertsitate-beken deialdirako

Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren bitartez, 3,3 milioi euro bideratuko ditu 2025-2026…

24 horas hace

Energia-eraginkortasuna hobetzeko 2024an hasitako obrak amaitu ditu Nafarroako Museoak

EVERES.ac-20 Nafarroako Museoak abuztuaren 31n amaitu ditu energia-eraginkortasuna hobetzeko 2024ko abenduan hasitako obrak. Lanak Construcciones…

24 horas hace

Nafarroako Gobernuak 14 plaza deitu ditu oposizio bidez A, B eta C mailetako Administrazio Nukleorako

Nafarroako Gobernuak, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, lau deialdi argitaratu ditu gaur, A, B eta…

24 horas hace

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak NOU-Aren zortzi ebakuntza-gela berritu ditu, eta urtean 4.500 ebakuntza egiten dira bertan

A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra F* 2025_09_11 T* Reforma de los quirófanos del HUN L*…

24 horas hace

Nafarroako Gobernuak berriro ekingo die Tentsiopeko Merkatuaren Zonaldea eta Alokairu Poltsaren aitorpenari buruzko topaketei sei udalerrietan

Zer esan nahi du, eskubideei eta betebeharrei dagokienez, Tentsiopeko Merkatuaren Zonaldea izendatutako udalerri batean bizitzeak…

24 horas hace

Iruñeko María Ana Sanz IIko Israel Jaime Martín ikasleak Goi Mailako Lanbide Heziketako Sari Nazionala jaso du

Iruñeko María Ana Sanz LHko ikastetxe integratuko Israel Jaime Martín ikasleak 2022ko Goi Mailako Lanbide…

24 horas hace