Energia-eraginkortasuna hobetzeko 2024an hasitako obrak amaitu ditu Nafarroako Museoak

Energia-eraginkortasuna hobetzeko 2024an hasitako obrak amaitu ditu Nafarroako Museoak
EVERES.ac-20

Nafarroako Museoak abuztuaren 31n amaitu ditu energia-eraginkortasuna hobetzeko 2024ko abenduan hasitako obrak. Lanak Construcciones Leache SLri esleitu zitzaizkion, eta azken kostua 2.239.517,61 eurokoa izan da, BEZa barne. Finantzaketa osoa Europar Batasunak finantzaturiko Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren funtsen kontura egin da (Next Generation). Funts horiek Nafarroako Foru Komunitateari transferitu zaizkio turismo-erabilerako ondare historikoa mantentzeko eta birgaitzeko proiektu iraunkorretarako.