Categorías: albisteak-berriak

Euskal industria defendatu du Nazioartekotzearen Lurralde arteko Kontseiluan Mikel Jauregik

Valentzian, Industriako sailburuak proposatu du Europan merkataritza-babesak indartzea eta Estatu Batuekin kuota-sistema bat negoziatzea, proiektuen jatorri europarrean oinarrituta.

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industriako sailburuak euskal industriaren interesak defendatu ditu Nazioartekotzearen Lurralde arteko Kontseiluan. Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioak deitu du bilera, eta Valentzian egin da. Krisi-egoeretarako “salbuespenezko laguntzak” aktibatzearen alde egin du, “Europan merkataritza-babesa indartzea” eta “lehiakortasunari laguntzeko Europako mekanismoak bultzatzea”, hala nola ESEPE/TJEak hedatzea, araudia malgutzea eta energia-diferentziala murriztea.

Lurralde arteko Kontseiluan Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroa izan da buru, eta nazioarteko merkataritzaren azken bilakaeraren analisia egin da, Estatu Batuetako egoerari arreta berezia eskainita. Horrez gain, Europar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko, eta Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko merkataritza-akordioen egoera ere jorratu da.

Ildo horretatik, Mercosurrek merkataritza askearekin konprometitutako bazkide gisa duen garrantzia azpimarratu du Jauregik, eta Eusko Jaurlaritzak berretsi du Europako eta nazioarteko foroetan Euskadiko industria eta ekoizteko gaitasunak irmoki defendatzeko konpromisoa duela, euskal enpresen ahotsa helarazita eta lehiakortasunerako esparru justua bermatuta.

Sailburuak positibotzat jo du Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko elkarrizketa irekia, Europar Batasunak Estatu Batuekin eta Mercosurrekin dituen muga-zergen akordioek planteatzen dituzten erronkei aurre egiteko, eta gaineratu du “nolabaiteko ahuleziatik abiatuta ere, akordioak egonkortasuna ematen duela. Ziurgabetasuna apaldu egin da; testuinguru honetan, hobe da beti akordio inperfektu bat, muga-zergetan konfrontazio ireki bat edukitzea baino”.

Euskadiren proposamenak

Euskadiren izenean hainbat neurri proposatu ditu Mikel Jauregik, besteak beste honako hauek: ezohiko laguntzak aktibatzea, COVIDaren krisian egindakoen antzera; Europan merkataritza-babesak indartzea eta AEBekin kuota-sistema bat negoziatzea, proiektuen jatorri europarrean oinarrituta; eta lehiakortasuna bultzatzeko mekanismo europarrak bultzatzea, hala nola, ESEPE/TJEak hedatzea, araudia malgutzea eta energia-diferentziala murriztea, edo “Europako eskaera gehiago sortzea bultzatzea, sektore estrategikoetan (adibidez, automobilgintzan) berrikuntza teknologikoko plan baten bidez, eta lizitazio publikoetan Europako produktuari lehentasuna ematea”.

Inpaktua Euskadin

Bileran, Jauregik nazioarteko egoerak gehien kaltetu dituen euskal sektoreak zehaztu zituen:

  • Siderurgia eta hoditeria: Euskadik AEBra egiten dituen esportazioen % 13 dira (261 milioi euro). Muga-zerga berriek arriskuan jarri dute haien lehiakortasuna, Europako eskaera baxuak eta hirugarren herrialdeetako produktuen sarrerak direla eta dagoeneko tentsionatuta dagoen merkatuan.
  • Automobilgintza: Euskadik eskatu du 2035eko egutegia malguagoa izatea, deslokalizazioak saihesteko, eta automobil-parkearen berrikuntza teknologikorako Europako plan bat proposatu du.
  • Makina-erreminta eta osagaiak: AEBko 232. artikuluaren aplikazioaren eraginpean dago.

Eusko Jaurlaritzaren kalkuluen arabera, muga-zergen gainkostuak Euskadin 350 milioi euroko eragin zuzena izan dezake, eta 700 milioikoa zeharka; hau da, BPGaren % 0,33.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Atxilotua Barakaldon, hiru agindu judizialengatik

Ertzaintzako agenteek 20 urteko gizon bat atxilotu dute Barakaldon, bere aurka atxilotzeko bi agindu judizial…

6 horas hace

Pertsona bat hil da Gasteizen, zirkulazio-istripuan

25_0625 Pertsona bat hil da Gasteizen, zirkulazio-istripuan Pertsona bat hil da Gasteizen, zirkulazio-istripuan Prentsa Zerbitzua…

21 horas hace

Donostian atxilotu dute emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

25_0624 Donostian atxilotu dute emakume bati sexu-erasoa egiteagatik Donostian atxilotu dute emakume bati sexu-erasoa egiteagatik…

1 día hace

Ertzaintzak Anberesko Poliziaren bisita jaso du Erandion duen egoitza nagusian

25_0623 Ertzaintzak Anberesko Poliziaren bisita jaso du Erandion duen egoitza nagusian Ertzaintzak Anberesko Poliziaren bisita…

1 día hace

Gizon bat atxilotu dute Bediako eta Lemoako bi enpresatan lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Bedia eta Lemoako bi enpresatan lapurreta egin…

1 día hace

Dos detenidos por retener y agredir sexualmente a un hombre en Azkoitia

La Ertzaintza ha arrestado a dos hombres acusados de participar en la retención ilegal, la…

1 día hace