Ertzainek gazte bat atxilotu zuten atzo, Arabako hiriburuan bizikleta batzuk lapurtzen harrapatu zutenean. Gero, polizia-egoitzan, lehenengo delitu horrengatik aske utzi zutenean, berriz atxilotu zuten gerrikoarekin ertzain batzuk jotzen saiatzeagatik.
Atzo, asteazkena, goizaldeko bostak baino minutu batzuk lehenago, kale-jantzian zihoan MiƱoien Atalera atxikitako ertzain batek ikusi zuen Probintziako Plazako bizikleten aparkalekuan gazte batek bizikleta baten giltzarrapoa behartu zuela eta bigarren batena hautsi nahian ari zela. Susmagarria agentearengandik ihes egiten saiatu zen, eta denbora labur batez atzetik segi ondoren, harrapatu eta Ertzaintzaren patruila bat iritsi arte atxiki zuen, eta patruilak eraman zuen polizia-egoitzara indarra erabiliz lapurreta egiteagatik atxilotuta.
Gasteizko Ertzain-etxean, atxilotuak jarrera oldarkorra izan zuen, eta polizia-eginbideak amaitu zituztenean, aske utzi zuten. Jarraian, Ertzain-etxearen kanpoaldean, listua bota zien agente batzuei, eta bere gerrikoarekin kolpatzen saiatu zen. Hori dela eta, berriz atxilotu zuten, kasu honetan agintaritzako agenteen aurkako atentatuagatik.
Atxilotua polizia-aurrekari ugari dituen 26 urteko gaztea da, eta datozen egunotan agertu beharko du epailearen aurrera.