Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburuak, Ricardo Ituarte Segurtasuneko sailburuordeak eta Asier Erkoreka Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak lagunduta, Ezkerraldeko Basque Segurtasun Foroan parte hartu du gaur, Barakaldon. Gaurko jardunaldi parte-hartzailean Sestao, Barakaldo eta Trapagarango gizarteko 40 ordezkari inguruk segurtasunari buruzko hausnarketa egin dute ikuspegi integral batetik eta etorkizuneko erronkei buruz.
Segurtasun sailburuak Ezkerraldeko Basque Segurtasun Foroan parte hartu du
