Categorías: albisteak-berriak

Bizkaiak Laborlan aurkeztu du, enpresekiko lankidetzaren adibide, Eskualdeko Lan Merkatuen Europako Behaketa Sarearen aurrean

Bizkaiko Foru Aldundia Eskualdeko Lan Merkatuen Europako Behaketa Sarearen urteko konferentziara joan da (sare horretako kide da iaztik), 2024-2025 aldiko II. Enplegu Plana aurkezteko, eta, zehazkiago, Laborlan programaren emaitzak azaltzeko. Programa hori, hain zuzen, enpresekin lankidetzan eta benetako kontratazio-konpromisoarekin egindako politika prospektiboen adibide da.

Frankfurten (Alemania) egiten den konferentzia horretan parte hartzen ari den Bizkaiko ordezkaritzaren buruan, Teresa Laespada joan da, Bizkaiko ahaldun nagusiordea eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua, lagun dituela Susana González Rómulo Enpleguko zuzendaria eta Óscar Seco Gizarte Kohesioko zuzendaria.

Aipatutako sarearen hogeigarren topaketa horren izenburua hau da: «Anticipation of Future Developments in Labour Markets»; beraz, Laespada diputatuak azpimarratu duenez, ezin hobeto lerrokatzen da Bizkaiko bigarren enplegu-planarekin eta Laborlan programarekin.

«Enpresekin lanean ari gara enplegu-beharrizanak aurreikusteko eta, hala, hobeto asmatu ahal izateko gure politikekin, inbertsioekin eta programekin, pertsonei lanpostu bat lortze aldera egiten zaien bidelaguntza arrakastaz amai dadin», esan du Laespadak.

Ildo horretan, hau zehaztu du: «Aurre-hartzea da planaren printzipio garrantzitsuenetako bat, eta jasota gelditzen da datozen bost urteotan garatu asmo ditugun ildo estrategiko eta jarduketa askotan, etorkizuneko beharrizanak aurreikusteko eta nahikotzeko gai izan behar dugulako».

«Eta, baita ere, enplegu-politika publikoen lankidetza eta, gure kasuan, kogobernantza, «adimenduna» deitu dioguna, zeina funtsezkoa izango baita aurrea hartzeko gaitasun hori garatzeari begira, norantz jo behar dugun adieraziko digu eta», azpimarratu du.

Era berean, gogorarazi du Bizkaiko aurreko enplegu-planak 75 milioi euroko inbertsioa izan zuela, eta diru horri esker 41.200 pertsonari baino gehiagori bidelaguntza egin zitzaiela beren lan-aktibazioan, eta haietatik 20.000 inguru lan-merkatuan sartzea lortu. Gainera, inbertitutako euro bakoitzeko 2,14 euroko itzulkin ekonomikoa sortu zen.

Laborlan programari dagokionez, esplikatu du enplegu-programa berritzailea dela, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatua, zeinak uztartzen baititu prestakuntza teknikoa, esperientzia profesional espezializatua eta enpresen benetako kontratazio-konpromisoa. Ez da enplegu-programa tradizionala, ezpada ekimen mistoa eta aurre-hartzailea, enpresa-elkarteekin, kluster sektorialekin eta enpresa zehatzekin lankidetzan diseinatua:

Frankfurteko topaketak honako hauek antolatzen dituzte: Alemaniako Goethe Unibertsitateko Institute for Economics, Labour and Culture, German Agency for International Cooperation eta ELGAren Local Employment and Economic Development Programme.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Kultura Departamentuak «La Música del Reino» lanaren hirugarren alea argitaratu du, Guillaume de Machaurti eskainia.

El Departamento de Cultura, Deporte y Turismo ha publicado el tercer volumen de la obra…

4 horas hace

Irango gatazkak lehen sektorean duen eragina aztertzeko lantalde bat sortu du Nekazaritza Kontseiluak

Nafarroako Nekazaritza Kontseiluak lantalde espezifiko bat sortu du ostiral goizean, Foru Gobernuko Landa Garapeneko eta…

4 horas hace

Next Generation funtsen bidez 500 milioi euro inguru gastatu dira Nafarroan otsailaren amaieran

Otsailaren amaiera aldera, Nafarroak 499,06 milioi euro gauzatu ditu Foru Komunitateari esleitutako MRR funtsen finantzaketa…

4 horas hace

Nafarroako Gobernuak erregularizazioari buruzko talde tailerrak eskainiko dizkie migratzaileei Iruñean, Lizarran, Tafallan eta Tuteran

Nafarroako Gobernuak, migrazioen arloko Oinarrizko Informazio eta Orientazio Zerbitzuaren bitartez, erregularizazioari buruz doako zenbait talde-tailer…

4 horas hace

Lurralde Kohesioak 190.527 euroko inbertsioa bultzatu du Uharteko Larrainak kaleko hornidura-sarea eta zoladura berritzeko

A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2026_04_17 T* El consejero de Cohesión Territorial, Óscar Chivite…

4 horas hace

Irujo kontseilariak automatizazioa nabarmendu du “elikadura-industriarentzako funtsezko palanka” gisa, Gurpeara egin duen bisitan

Visita del consejero Irujo a la empresa Gurpea. Gurpean izan da ostiral honetan Nafarroako Gobernuko…

4 horas hace