Ertzaintzak Anberesko Poliziaren bisita jaso du Erandion duen egoitza nagusian


25_0623 Ertzaintzak Anberesko Poliziaren bisita jaso du Erandion duen egoitza nagusian

Ertzaintzak Anberesko Poliziaren bisita jaso du Erandion duen egoitza nagusian

Servicio de prensa

2025-09-19

Belgikako hiriko Poliziaren ordezkaritza bat Euskadin da egunotan, Ertzaintzaren hainbat instalazio eta unitate ezagutzeko.

Atzo, osteguna, eta datorren igandea bitartean, Anberesko Poliziaren ordezkaritza bat, Glenn Verspect, Karl Heeren lehen komisarioak eta Vincent Can Hoey inspektoreak osatua, Ertzaintzaren instalazioetara bisita egiten ari da.

Gaur, ostirala, Ertzaintzaren Erandioko egoitza nagusian bildu dira Josu Bujanda ertzainburua eta Inteligentzia Bulego Nagusiko eta Ikerketa Kriminal eta Polizia Judizialeko buruak. Ondoren, Iurretako basera joango dira, Laguntza Taktikoko Buruzagitza Nagusiarekin biltzeko, eta Getxoko ertzain-etxera bisita egingo dute.

Bisita bi polizia-kidegoek 2017tik duten lankidetza-hitzarmenaren barruan dago.

Jaitsi erantsitako dokumentua