Categorías: albisteak-berriak

Atxilotua Barakaldon, hiru agindu judizialengatik

Ertzaintzako agenteek 20 urteko gizon bat atxilotu dute Barakaldon, bere aurka atxilotzeko bi agindu judizial eta espetxeratzeko hirugarren bat zituenak.

Atzo, ostirala, goizean, Ertzaintzaren patruila batek gazte horren ibilgailua atzeman zuen Barakaldoko hirigunean, eta geldiarazten saiatu zen, baina gidariak beraien kontra egin zuen, autoa utzi eta oinez ihes egitea lortu zuen. Egiaztatu ahal izan zutenez, auto horrek ez zuen IATrik ez eta asegururik ere, eta susmagarriak gidabaimenean punturik gabe gidatzen zuen.

Gertakari horien ondorioz, dispositibo bat ezarri zen pertsona hori non zegoen jakiteko eta atxilotzeko. Horrela, egindako ikerketei esker, Barakaldoko parke batean aurkitu ahal izan zuten, arratsaldeko azken orduan. Kale-jantziekin zihoazen bi ertzain hurbildu zitzaizkion eta polizia gisa identifikatu ziren. Une horretan, ustekabean, ukabilkada bat eman zion aurpegian baita ostiko bat ere haietako bati, eta korrika ihes egin zuen ondoko eraikin bateko atarira.

Ondoren, Sestaoko ertzain-etxeko eta BIZKOReko agenteak. (Prebentzioko eta Berehala Erantzuteko patruilak) eraikina ikuskatu zuten, eta etxebizitza baten barruan ezkutatu zela egiaztatu ahal izan zuten. Jabeen baimenarekin, etxebizitzara sartu eta ohe baten azpian ezkutatuta eta poltsa batzuekin estalita aurkitu zuten.

Atxilotuak (espetxeratzeko agindu judiziala eta atxilotzeko beste bi agindu zituen) bikotekide ohiarengana hurbiltzea debekatzen zion kautelazko neurri bat urratu zuen ostegunean. Hori dela eta, eginbideak ireki zizkioten, bai eta agenteen aurkako atentatua eta kalteak ere.

Atxilotua, 20 urtekoa eta polizia-aurrekari ugari dituena, epailearen esku utzi dute gaur goizean. 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Pertsona bat hil da Gasteizen, zirkulazio-istripuan

25_0625 Pertsona bat hil da Gasteizen, zirkulazio-istripuan Pertsona bat hil da Gasteizen, zirkulazio-istripuan Prentsa Zerbitzua…

23 horas hace

Donostian atxilotu dute emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

25_0624 Donostian atxilotu dute emakume bati sexu-erasoa egiteagatik Donostian atxilotu dute emakume bati sexu-erasoa egiteagatik…

1 día hace

Ertzaintzak Anberesko Poliziaren bisita jaso du Erandion duen egoitza nagusian

25_0623 Ertzaintzak Anberesko Poliziaren bisita jaso du Erandion duen egoitza nagusian Ertzaintzak Anberesko Poliziaren bisita…

1 día hace

Gizon bat atxilotu dute Bediako eta Lemoako bi enpresatan lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Bedia eta Lemoako bi enpresatan lapurreta egin…

1 día hace

Dos detenidos por retener y agredir sexualmente a un hombre en Azkoitia

La Ertzaintza ha arrestado a dos hombres acusados de participar en la retención ilegal, la…

1 día hace

CAF firma tres contratos para modernizar y mantener el metro de El Cairo por más de 450 millones

La compañía guipuzcoana CAF ha firmado tres contratos con la Autoridad Nacional de Túneles (NAT)…

1 día hace