Pertsona bat hil da Gasteizen, zirkulazio-istripuan


25_0625 Pertsona bat hil da Gasteizen, zirkulazio-istripuan

Pertsona bat hil da Gasteizen, zirkulazio-istripuan

Prentsa Zerbitzua

2025-09-19

Gaur gauean Gasteizen izandako istripu baten ondorioz, ibilgailu bateko gidaria hil da kamioi baten kontra jo ondoren.

Ezbeharra gaur gaueko hamar eta erdiak aldera gertatu da, Lopidanako zerbitzugunean, Arabako hiriburuan, Irunerako noranzkoan. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, auto batek toki horretan aparkatuta zegoen kamioi bat jo du, eta gidaria barruan harrapatuta geratu da. Osasun-zerbitzuek ezin izan dute ezer egin biktima salbatzeko eta istripuaren ondorioz hil egin da.