25_628 Ertzaintza pertsona baten hilketa ikertzen ari da Bilbon

Ertzaintza pertsona baten hilketa ikertzen ari da Bilbon
Servicio de prensa
2025-09-21
Pertsona bat hil da gaur goizean Bilbon, eraso baten ondorioz. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko eta hilketa horren erantzulea edo erantzuleak atxilotzeko.
Gaur goizeko zazpiak laurden gutxi aldera, Bizkaiko hiriburuko Solokoetxe auzoko Fika kalean poliziaren presentzia eskatu da, bide publikoan istilu bat izan delako eta pertsona bat zauritu delako.
Bertaratutako patruilek osasun-zerbitzuak gizon bat bularrean arma zuriz zauritutako gizon bat artatzen aurkitu dituzte. Handik gutxira, Gurutzetako Ospitalera eraman dute, eta, zoritxarrez, bertan hil da. Biktima oraindik ez dute identifikatu.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakaria argitzeko eta, era berean, hilketaren ustezko egilea edo egileak aurkitu eta atxilotzeko.