Ertzaintzak prostituzio-klub baten arduraduna atxilotu du Adunan (Gipuzkoa), langile baten sexu-esplotazioaren delitua eta behin sexualki eraso egiten saiatzea leporatuta. Era berean, emakumeak tratu umilgarria eta substantzia sorgorgarriak kontsumitzera bultzatu izana ere salatu ditu.
Joan den larunbat arratsaldean, Ertzaintzak Adunako prostituzio-lokal batean izandako sexu-esplotazioko ustezko kasu baten berri izan zuen. Langile baten salaketaren bidez jakin ahal izan zuenez, prostituzioa egiten den lokalean lan-baldintzak esplotaziokoak ziren.
Lokalaren arduradunak atsedenik gabeko ordu jarraituetan zerbitzuak egitea eskatzen zien, eta beren borondatearen aurkako lanak egitera behartzen zituen. Era berean, biktimaren arabera, langileei ematen zien tratua, orokorrean, umilgarria zen, eta behin sexualki eraso egiten ere ahalegindu zitzaion, baina gelatik alde egitea lortu zuen. Gainera, bere bertsioaren arabera, lokalean substantzia sorgorgarriak saltzen zitzaizkien bai bezeroei bai bertan lan egiten dutenei.
Bere zaurgarritasun-egoeraren ondorioz, biktimak egoera zailak eta laidogarriak jasan behar izan zituen hainbat hilabetetan errepresalien beldurrez, harik eta joan den larunbatean egitateak salatzea erabaki zuen arte.
Kasuaz arduratu ziren agenteek salatutako egitateak egiaztatzeko ikerketak hasi zituzten, eta atzo goizean atxilotu zuten lokalaren arduraduna, 66 urtekoa, prostituzio-delitua eta sexu-erasoaren ahalegina leporatuta.
Ertzaintza ELSA UPV/EHU (The European Law Students’ Association) elkarteak antolatu dituen Kriminologiari buruzko III. Jardunaldietan…
26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik Bi gizon atxilotu…
Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuko etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak…
Atzo eguerdian, Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen Bizkaiko hiriburuan, etxebizitza batean indarrez lapurreta egitea leporatuta.…
El fervor por el título copero de la Real Sociedad ha llegado hasta el mercado…
La red de carreteras de Gipuzkoa cuenta desde esta semana con un nuevo dispositivo de…