Atzo arratsaldean, Ertzaintzak, Bilboko Udaltzaingoaren laguntzaz, 22 urteko gazte bat atxilotu zuen sexu-askatasunaren aurkako bi delitu, emakume bati indarkeria erabiliz telefono mugikorra lapurtzen saiatzea eta biktimari lagundu nahi izan zion gizon bati lesioak eragitea leporatuta. Gaur goizean, Bilboko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri ondoren, epaileak espetxeratzeko agindu du.
Joan den astelehen gauean, emakume batek Bilbon egindako sexu-eraso bat salatu zuen, gazte batek, bere baimenik gabe, sexu-ukituak egin zizkiolako. Biktimaren arabera, gertaera amaitu zen erasotzailea konturatu zenean poliziari deitzen ari zela.
Hurrengo egunean, arratsaldean, atari batean sartzera zihoan emakume bati eraso egin zion gazte batek, eta bortizki oldartu ondoren sexu-ukituak egin zizkion. Laguntza eske gazteak egindako oihuen ondorioz, erasotzaileak amore eman eta ihes egin zuen.
Handik laster, gaueko lehenengo orduan, aurreko bi erasoen egilearen deskribapenarekin guztiz bat zetorren gizon batek beste emakume bati egin zion eraso Bilboko Solokoetxe auzoaren inguruan, eta jo eta lurrera bota ondoren telefono mugikorra lapurtu zion. Gainera, biktimari lagundu zion oinezko bat indarrez jo zuen, eta bi biktimek osasun-zentro batera joan behar izan zuten erasotzaileak eragindako lesioak artatzera.
Informazio horietan oinarrituta, Ertzaintza gertakariak ikertzen eta Bilboko Udaltzaingoarekin datuak partekatzen hasi zen, eta atzo arratsaldean aurkitu zuten erasotzailea Santutxuko kale batean, eta sexu-erasoaren delituak, indarkeria erabiliz lapurreta egitea eta lesioak eragitea leporatuta atxilotu zuten.
Pertsona hori bera bezperan ere atxilotu zuten Basaurin sexu-askatasunaren aurkako beste delitu batengatik, eta kasu horretan biktima txakurrarekin paseatzen ari zen emakume bat zen.
Atxilotuak polizia-aurrekari ugari ditu, eta gaur goizean bertan jarri dute agintari judizialaren eskuetan. Epailearen aurrera eraman ondoren, hark espetxeratzeko agindu du.
Ertzaintza ELSA UPV/EHU (The European Law Students’ Association) elkarteak antolatu dituen Kriminologiari buruzko III. Jardunaldietan…
26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik Bi gizon atxilotu…
Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuko etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak…
Atzo eguerdian, Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen Bizkaiko hiriburuan, etxebizitza batean indarrez lapurreta egitea leporatuta.…
El fervor por el título copero de la Real Sociedad ha llegado hasta el mercado…
La red de carreteras de Gipuzkoa cuenta desde esta semana con un nuevo dispositivo de…