25_0641 Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bizkaiko enpresetan lapurreta egiteagatik
Araban egindako beste lapurreta batzuetan parte hartu ote duen ikertzen ari dira
Servicio de prensa
2025-09-25
Bizkaiko Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuko ertzainek enpresetan lapurretak egiten zituen talde baten burua atxilotu dute Santurtzin.
Atzo goizean Santurtzin atxilotu zuten gizonari Bizkaiko hainbat herritan egindako zazpi lapurreta leporatu dizkiote gutxienez. Pertsona hori enpresetan lapurreta egiten espezializatutako hiruzpalau pertsonak osatutako talde baten burua zen. Delitugileek pertsona zaurgarrien izenean jarritako ibilgailu zaharrak erabiltzen zituzten enpresetan alunizaje bidez sartu eta barruan material industriala eta erremintak lapurtzeko. Hainbat lapurretatan erabili ondoren, abandonatu eta beste ibilgailu batzuk hartzen zituzten. Atxilotuari leporatzen dizkioten gertaerak hil honen, irailaren, hasierakoak dira.
Enpresen legezko arduradunek jarritako salaketetan oinarrituta egindako ikerketen ondorioz, atzo atxilotu zuten taldeko burua Santurtzin, eta gaur goizean jarri dute epailearen eskuetan, Barakaldoko epaitegian. Era berean, maiatzean eta ekainean Bizkaiko eta Arabako enpresetan egindako beste hamabost lapurretarekin ere lotu dute.
Ikerketa Kriminaleko Zerbitzuko agenteek zabalik dute ikerketa, lapurretetan inplikatutako gainerako pertsonak identifikatu eta atxilotzeko.
Ertzaintza ELSA UPV/EHU (The European Law Students’ Association) elkarteak antolatu dituen Kriminologiari buruzko III. Jardunaldietan…
26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik Bi gizon atxilotu…
Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuko etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak…
Atzo eguerdian, Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen Bizkaiko hiriburuan, etxebizitza batean indarrez lapurreta egitea leporatuta.…
El fervor por el título copero de la Real Sociedad ha llegado hasta el mercado…
La red de carreteras de Gipuzkoa cuenta desde esta semana con un nuevo dispositivo de…