25_0642 Irunen atxilotu dute asteazken goizaldean taberna batean egindako sexu-eraso batengatik

Irunen atxilotu dute asteazken goizaldean taberna batean egindako sexu-eraso batengatik
Servicio de prensa
2025-09-25
28 urteko gizona atzo, asteazkena, goizaldean atxilotu zuten, Irungo (Gipuzkoa) taberna batean sexu-askatasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Epailearen esku utzi ondoren, Donostiako espetxean sartu dute gaur arratsaldean.
Atzo, asteazkena, 02:40 aldera, Ertzaintzak Irungo (Gipuzkoa) taberna batean emakume batek jasandako sexu-erasoaren ustezko egilea atxilotu zuen.
Irungo ertzain-etxeko agenteek ertzain-etxera eraman zuten akusatua, beharrezko eginbideak izapidetzeko.
Atxilotua epailearen esku utzi dute gaur eguerdian, eta epaileak Martuteneko espetxean sartzeko agindua eman du, arratsaldeko lehen orduan.