Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu du Gomiztegiren titularitate osoa

PRUEBA

  • Amaia Barredok nabarmendu du abeltzaintza-sektorearen erronkarik handiena dela belaunaldien arteko erreleboa bermatzea eta langile kualifikatuak lortzea. Helburu horri begira, hausnarketa estrategikoa bultzatzen ari dira Gomiztegin.
  • Azpiegiturak berritzeaz eta modernizatzeaz gain, prestakuntza-eredu malguagoak, berrikuntza- eta jasangarritasun-aukera berriak eta etorkizuneko erronkei erantzuteko zerbitzuen dibertsifikazioa ebaluatzen ari dira.

Gaur aurkeztu dute Gomiztegin (Arantzazu) ikasturtearen hasiera, eta Artzain Eskola Berria proiektua. Aurten hamahiru ikasle berri ditu eskolak; zazpi mutil eta sei neska. Horietatik hiru gipuzkoarrak dira, beste hiru arabarrak, hiru bizkaitarrak eta bi nafarrak. Gainerako bi ikasleak beste autonomia-erkidegoetatik datoz.

2024an, Eusko Jaurlaritzak, HAZI Fundazioaren bitartez, Gomiztegiren titulartasun osoa hartu zuen bere gain, artzain-eskolaren jarraipena eta bilakaera bermatzeko asmoz. Zentroak abeltzaintzaren sektorean duen balio estrategikoari erantzuten dio erabakiak, bai eta sektorean profesional berriak sartzean izan duen eragin positiboari ere.

Proiektuaren aurkezpen-ekitaldian parte hartu dute Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak eta Raimundo Ruiz de Escudero HAZI Fundazioko zuzendari nagusiak.

Jakitera eman dutenez, bultzada berriak barne hartzen ditu azpiegiturak erabat berritzea, zentroa teknologikoki eta energetikoki modernizatzea, eta aldizkako inbertsioetarako plan bat, instalazioen mantentze-lanak eta eguneraketak ziurtatzeko. Egikaritu da dagoeneko lehenengo jarduketa: estalkia birgaitu da, eta 400.000 euro inbertitu dira horretan. Datorren urteari begira, 704.000 euroko inbertsioak aurreikusten dira, energia-eraginkortasuna hobetzeko.

Hobekuntza materialez gain, Amaia Barredok iragarri du “hausnarketa estrategiko bat” garatzen ari direla, “Gomiztegik abeltzaintza-sektorearen erronkei modu arin, koordinatu eta eraginkorrean erantzuten jarrai dezan”.

“Erronkarik garrantzitsuena da belaunaldien arteko erreleboa eta langile kualifikatuen beharra”, adierazi du Barredok. Erronka horiei aurre egiteko, sektorearen eta gazteen beharrizan berriak ebaluatzen ari dira, baita sektorean lan egin nahi dutenenak ere. “Gainera, ebaluatzen ari dira prestakuntza-eredu malguagoak eta profil bakoitzera egokituagoak, berrikuntza- eta jasangarritasun-aukera berriak, zerbitzuen dibertsifikazioa eta merkatu berrietara zabaltzea”, amaitu du sailburuak.

Artzainak prestatzeko eskola aitzindaria

Artzainak prestatzen erreferentziazko ibilbidea
Gomiztegiko Artzain Eskola ekimen aitzindaria 1997an sortu zen, ardi-sektoreko profesionalen, Arantzazuko frantziskotarren, Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien eta HAZI Fundazioaren arteko lankidetzaren bidez.

Ordutik, ardi-ahuntzen sektorerako prestakuntza intentsiboko 28 edizio egin dira, eta 330 pertsonak hartu dute parte. Horietatik % 93 berrogei urtetik beherakoak ziren, eta ia erdiak 21 eta 30 urte bitartekoak. Horri esker, lurraldearekin, tradizioarekin eta berrikuntzarekin konprometitutako artzainen belaunaldi berria batu da sektorera. Gaur egun, Gomiztegi erreferentziazko zentroa da; beste leku batzuetan eredutzat hartu da eta Euskadin eta Euskaditik kanpo erreferentea da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Kultura Departamentuak 470.000 euro bideratuko ditu irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen arte eszeniko eta musikaletako jarduerak diruz laguntzeko

Programa DNA de exhibiios de danza contemporánea. Instantánea del montaje Tránsitos, de Amico Teatro. Kultura…

6 horas hace

Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketa 1.544 milioi eurotik gorakoa izan zen martxoan

?????????????? Martxoan metatutako Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketa likidoa 1.544,8 milioi eurokoa izan zen. 2025eko martxoan 1.463,3…

6 horas hace

Nafarroan 1.157 etxebizitza berri eraikitzen hasi dira 2026ko lehen hiruhilekoan, aldi horretako azken bost urteetako kopururik altuena

Nafarroan 1.157 etxebizitza berri eraikitzen hasi dira 2026ko lehen hiruhilekoan. Azken bost urteetan aldi horretan…

6 horas hace

Nafarroak 35 milioi inbertitu ditu doitasunezko teknologiako eta nekazaritzako 168 proiektutan, sektorearen lehiakortasuna hobetzeko

Foru Komunitateak 35 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu 168 eragilek – pertsona fisiko eta…

6 horas hace

Erorikoak prebenitzeko tailerra egin da Galdamesen, 65 urtetik gorakoei zuzenduta

Horiek horrela, apirilaren 21ean eta 28an, erorikoak prebenitzeko tailerra egin zen Galdamesen; Zallako Lehen Mailako…

12 horas hace

Barakaldo Antzokiak bere instalazioen azken urteetako berrikuntzarik handiena hasi du, 1,4 milioiko inbertsioarekin

Barakaldo Antzokiak azken urteetako berrikuntzarik handiena hasi du bere instalazioetan. Lanen helburua areto nagusiaren erosotasuna…

12 horas hace