PRUEBA
Parketarrak urriaren 6tik 24ra izango da
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak ‘Parketarrak‘ egitasmoa antolatuko du Donostiako 19 auzotako 22 jolasgunetan. Lehen saioak astelehenean, urriaren 6an, izango dira, Altzan, Bidebietan, Morlansen eta Añorgan, eta haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean, euskara erabiltzea izango da helburu nagusia.
Egitasmo hau bi programatan banatuta dago:
Hala ere, parte-hartzaileak ez dira bakarrik arituko jolasean, jolasgune bakoitzean bi dinamizatzaile izaten baitituzte, jolasak musikaren laguntzaz gidatzeko.
Udazken honetako saioak urriaren 6tik 24ra antolatuko dira doan 22 jolasgunetan biltzen diren haurrekin. Ekimen hau herritar guztientzat zabalik dago eta doakoa da.
19 auzotako 22 jolasgunetara iristen da Parketarrak jarduera: Aiete, Herrera, Altza-Casares, Antigua, Añorga, Amara-Olaeta, Amara-Araba parkea, Amara-Rafael Ruiz Balerdi pl., Bidebieta, Easo-Arroka pl., Egia-Martin Santos pl., Egia-Atotxa Zelaia pl., Gros-Katalunia pl, Gros-Nafarroa Behera pl, Ibaeta, Intxaurrondo, Loiolako Erribera, Martutene, Morlans, Parte Zaharra Zuloaga pl., Txomiñenea eta Zubieta.
Parketarrak urteko hiru sasoietan antolatzen da: martxoan, maiatzean eta urrian. Uda aurreko saioan, maiatzean, parte hartzaile asko izan zuek ekimenak, hiru asteren buruan, 982 haur eta 230 guraso jolasean aritu baitziren. Datuok agerian uzten dute ekimenak harrera ona duela parkeetara jolastera joaten direnen artean.
Udaleko Euskara Zerbitzuak azpimarratu du ekimenaren helburu nagusia familiek eta haurrek parkean euskaraz egitea dela: “Jolasak lagungarriak dira horretarako. Jolasen bitartez hizkuntza lantzen da batetik, eta, bestetik, kaleko erabilera astintzen laguntzen du. Izan ere, jolas egiten ondo pasatzen dute eta lagunarteko harremanak euskaraz eraikitzeko urratsak egiten dituzte”.
Gainera, giltzarri da haurrek ikustea euskara esparru guztietan erabil dezaketela eta ez dutela nahitaez gaztelaniara jo beharrik jolasteko, behar dituzten esamoldeak edo esaerak aurkitzeko. Eskolatik edo familiatik haratago erabiltzeko aukerak eskura jartzea komeni da; izan ere, kalean edota aisialdian, gauzak aldatu egiten dira, eta lagunarteko edo informalak diren hizkerak behar dituzte.
Lagunartean komunikatzeko garaian, euskara gutxiago erabiltzen dute eta sarritan nahikoa txikitatik hasten da prozesu hori. Joera hori aldatzeko, Parketarrak ekimena oso lagungarria izan daiteke joera horri aurre egiteko.
Bilboko udaltzainek 45 urteko emakume bat atxilotu dute, hilketa saiakera egotzita. Zenbait lekukok atxilotua, bikotekidea…
Foru Komunitateko 101 udalerrik dagoeneko badituzte Baso-suteen Arriskuari aurre egiteko Udal Jarduera Planak (PAMIF), Nafarroako…
Hezkuntzak aurten deitu dituen maisu-maistren kidegorako oposizio-lehiaketako probak ekainaren 19an hasiko dira, ostirala, eta ekainaren…
Foru Gobernuak foru lege dekretu bat onartu du asteazken honetan, Estatu Batuen eta Israelen erasoaren…
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, AGR Biogás SA enpresari Arroizko udalerrian planta bat instalatzeko Ingurumen Baimen…
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 2025eko Inbertsio Programa eguneratzea eta zabaltzea onartu du, 2024ko aurrekontu superabitetik…