25_0664 Ertzaintza eta Markaren Defentsarako Elkartea elkarlanean arituko dira jabetza industrialaren eta intelektualaren aurkako delituen ikerketa hobetzeko
Servicio de prensa
2025-10-07
Gobernu Kontseiluak baimena eman du, gaurko bileran, Ertzaintzaren eta Markaren Defentsarako Elkartearen (ANDEMA) arteko lankidetza-hitzarmena sinatzeko.
Hitzarmen honen helburua da lankidetzako mekanismoak ezartzea prestakuntzaren eta ezagutzaren arloan, bai eta Euskadin gertatzen diren jabetza industrialaren eta intelektualaren delituen aurkako borrokan garrantzitsua den informaziorako sarbidea erraztea ere.Hori dela eta, ANDEMAk Ertzaintzaren eskura jartzen du bere datu-basea. Bertan, marka askotako ordezkarien informazioa jasotzen da, ustez faltsututako produktuak esku hartzen diren operazioetan haiekin harremanetan jartzea errazteko.
Sinatutako hitzarmenak lau urteko indarraldia izango du, eta beste lau urtez luzatu ahal izango da.
El Departamento de Cultura, Deporte y Turismo ha publicado el tercer volumen de la obra…
Nafarroako Nekazaritza Kontseiluak lantalde espezifiko bat sortu du ostiral goizean, Foru Gobernuko Landa Garapeneko eta…
Otsailaren amaiera aldera, Nafarroak 499,06 milioi euro gauzatu ditu Foru Komunitateari esleitutako MRR funtsen finantzaketa…
Nafarroako Gobernuak, migrazioen arloko Oinarrizko Informazio eta Orientazio Zerbitzuaren bitartez, erregularizazioari buruz doako zenbait talde-tailer…
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2026_04_17 T* El consejero de Cohesión Territorial, Óscar Chivite…
Visita del consejero Irujo a la empresa Gurpea. Gurpean izan da ostiral honetan Nafarroako Gobernuko…