Ertzaintzak Eibarren izandako lapurreta eta ebasketen inguruko hainbat ikerketatan berreskuratutako objektuen erakusketa bat egin du

Erakusketa Errebaleko erabilera anitzeko aretoan izango da, Eibarko Udalarekin elkarlanean, urriaren 8, 9 eta 10ean, 16:00etatik 20:00etara, herritarrek euren jabetzako gauzak identifikatu eta berreskuratzeko aukera izan dezaten.

Eibarko Udalak, Ertzaintzarekin lankidetzan, erakusketa publiko bat antolatu du herrian izandako hainbat lapurretatatik berreskuratutako objektuekin.  Ekimena Errebaleko erabilera anitzeko gelan egingo da hilaren 8, 9 eta 10ean, eta lapurretak jasan dituzten pertsonek euren gauzak identifikatzea eta berreskuratzea du helburu.

Jardunaldi hauetan, herritarrek erakusketa-gelara joateko aukera izango dute, non poliziek antzemandako  produktu ugari egongo diren ikusgai.  Artikulu horien artean erramintak, ekipo elektronikoak, bizikleten piezak eta bestelakoak egotea aurreikusten da.  Bisita-ordutegia arratsaldez izango da, 16.00etatik 20:00etara.

Identifikatutako produktuak eskuratzeko ezinbestekoa izango da bere garaian lapurretagatik jarritako salaketa aurkeztea, baita produktuaren jabetza egiaztatzen duen dokumenturen bat ere, hala nola erosketa-fakturak, argazkiak edo proba gisa erabil daitekeen bestelako dokumentazioa. Eibarko Ertzain-etxeko agenteak egongo dira bertan, prozesuan lagundu eta beharrezkoak diren administrazio- eta lege-tramiteak bideratzeko.

Objektu gehienak Eibarren azken 12 hilabeteetan ondarearen aurka egindako delituetatik datoz, eta, batez ere, Gipuzkoako udalerriko Errekatxu, Ego-gain eta Bittor Sarasketa auzoetan gertatu dira.