Ertzaintza Donostian arma zuri batekin egindako erasoa ikertzen ari da.


25_0670 Ertzaintza Donostian arma zuri batekin egindako erasoa ikertzen ari da.

Ertzaintza Donostian arma zuri batekin egindako erasoa ikertzen ari da.

Servicio de prensa

2025-10-09

Donostiako Ertzain-etxeak ikerketa hasi du gaur goizaldean Gipuzkoako hiriburuko Martutene auzoan arma zuri batekin egindako erasoaren egilea identifikatu eta atxilotzeko.

Gaur goizaldeko ordu bata hogei gutxi aldera, SOS Deiak 112 zerbitzura egindako dei baten bidez poliziaren presentzia eskatu dute Martutenen, antza denez pertsona bat zauritu baitute arma zuriz egindako eraso batean.

Abisuari erantzunez bertaratu diren polizia-dotazioek gizon bat aurkitu dute, eta eraikin abandonatu batera, biktimak, beste pertsona batzuekin batera, ustezko erasotzailea barne, gaua igarotzen duen lekura, gidatu ditu. Zauritua odola dariola zegoen hanka batetik, eta ertzainetako batek torniketea egin dio odol-jarioa gelditzeko.

Handik minutu batzuetara, anbulantzia batek biktima hartu eta Donostia ospitalera eraman du.

Donostiako Ertzain-etxeak ikerketa hasi du gertatutakoa argitzeko eta erasotzailea atxilotzeko.