Categorías: albisteak-berriak

Euskadik Estatuko Bioteknologia azokarik garrantzitsuena hartuko du 2026an

PRUEBA

Azoka antolatzeko lekukoa jaso dute gaur goizean Jaione Ganzarain, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordeak eta Cristina Múgica, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde lehiakortasun eta atzerriko sustapenerako zuzendariak

Bartzelonan, urriaren 7tik 9ra egin den Biospain 2025 azokaren azken egunean jaso dute datorren urteko azoka antolatzeko lekukoa Jaione Ganzaráin, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak eta Cristina Mugica, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde lehiakortasun eta atzerriko sustapenerako zuzendariak. 2026ko irailaren 29tik urriaren 1era egingo da Biospain azoka BECen.

Lekukoa hartzerakoan Sailburuordeak esan du ‘Plazer eta ohore handia da azoka hau datorren urtean Euskadin ospatzea. Eta ez da kasualitatea, 2002tik Euskal Autonomia Erkidegoak biozientzien eta bioteknologiaren aldeko apustu iraunkorra egin duelako, bereziki osasunari aplikatuta. Biozientziei eta bioteknologiari lotutako garapen sozioekonomikoarekin dugun konpromisoa erabat lerrokatuta dago Europako berrindustrializazioaren ikuspegiarekin, osasun sektorearen garrantzi geoestrategikoaren aitorpenarekin eta balio kate biosanitario osoan kanpoko mendekotasuna murrizteko beharrarekin.’

Ekitaldian izan dira Silvia Labé, Biocat erakundeko Marketing, Komunikazio eta Adimen Lehiakorreko zuzendaria, Ion Arocena, Asebioko zuzendari nagusia, Idoia Muñoz, Basque Health Clusterreko zuzendaria eta Cristina Oyón, Spriko zuzendari nagusiaren albokoa, azokan parte hartu duten euskal enpresetako ordezkariekin batera.

Euskadi Basque Country standa Bartzelonan

Eusko Jaurlaritzak, Sprik eta BHC-Euskadiko Osasun Klusterrak stand bateratua izan dute Bartzelonan, Euskadi-Basque Country Innovation Land markapean. Euskal osasun ikerkuntzako Bioinstitutuekin, hau da Bioef, BioAraba, BioBizkaia, BioGipuzkoa eta Biosistemakekin batera, sektoreko zazpi enpresak osatu dute standa: BioComputing, Golden Gait Biotech, Hawk, Innoprot, Tad, Miramoon eta Ubikare. Enpresok euren parte hartzearen balorazio positiboa egin dute, hiru egunetan zehar hainbat harreman lotzea lortu baitute, azokan zehar antolatutako jardunaldi eta mahai inguruetan parte hartzearekin batera.

34 herrialde, 2.400 parte hartzaile, 1.065 erakunde, 250 erakusketari eta 4.600etik gora batzar, eta 76 inbertsio-erakundetako 140 inbertitzaile, hauek dira Biospain 2025 azokak eman dituen zenbakiak Bartzelonako Firan egin den azokan.

 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Nafarroako Gobernuak diru-laguntza eman dio Goizuetako Udalari, alokairuko sei etxebizitza egokitzeko

Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariordea eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria den Begoña Alfarok eta…

2 horas hace

Nafarroako Museoak Mariano Zaragueta iruindar ilustratzaileari buruzko erakusketa inauguratu du

PRUEBA Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak aldi baterako erakusketa bat inauguratu du…

2 horas hace

Nafarroako Gobernuak berrikuntza publikoaren Haz+ saria jaso du, gizartean eragin positiboa duten zeharkako politiketan eta politika inklusiboetan egindako apustuagatik

PRUEBA Nafarroako Gobernuak berrikuntza publikoaren saria jaso du gizartean eragin positiboa duten zeharkako politiken…

2 horas hace

Nafarroan egingo den Zibersegurtasunaren I. Astean, doako 20 jarduera antolatu dira herritar guztientzat, Foru Komunitate osoko hainbat herritan

PRUEBA Foru geografiako herri ezberdinetan programatutako doako 20 jarduera baino gehiago egingo dira urriaren…

2 horas hace

Irujo kontseilariak Enpresa Leihatila Bakarraren aurrerapenak aurkeztu ditu Uharten

PRUEBA Nafarroako Gobernuak, Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren bidez, Uharteko Arte Garaikideko…

2 horas hace

Ospitaleko menuko otordu guztietan platerak aukeratu ahal izango dituzte murrizketa medikorik gabeko dieta duten NOUeko pertsonek

PRUEBA Datorren asteartetik aurrera, urriaren 14tik aurrera, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan dieta basalarekin, hau da,…

2 horas hace