Nafarroako Gobernuak Raji Sourani hartu du, Gazako Giza Eskubideen Zentro Palestinarraren zuzendari eta sortzaileetako bat

Nafarroako Gobernuak Raji Sourani hartu du, Gazako Giza Eskubideen Zentro Palestinarraren zuzendari eta sortzaileetako bat

PRUEBA

Nafarroako Gobernuko presidenteorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollok, Gobernu Foralaren izenean, harrera egin dio Raji Sourani abokatu eta Gazako Giza Eskubideen Zentro Palestinarraren (PCHR) zuzendari eta sortzaileari. Sourani Nazioarteko Zigor Auzitegian Israelen aurkako salaketa aurkeztu zuten abokatuetako bat da.

«Yala, Nafarroa Palestinarekin» plataformako kide Lidon Sorianok lagunduta, Souranik israeldarren erasoek Gazako eta Zisjordaniako biztanle palestinarrengan izaten ari diren ondorioak latzak azaldu ditu.

Nafarroako Gobernuak Giza Eskubideen eta Bizikidetzaren inguruan dituen politiken ildotik, herri palestinarraren egoerarekiko enpatia eta giza eskubideen urraketarekiko kezka agertu ditu Ollo lehendakariordeak. Biata ere, giza drama izugarri hau salatzen ari direnei laguntza eta babes instituzionala ematearen garrantzia aipatu du Ollok.

Bisita hau Palestinako biztanleriaren egungo egoeraren berri emateko Sourani Europan zehar egiten ari den bilera-sortaren barruan kokatzen da. Egun hauetan, Nafarroako erakundeetako hainbat ordezkariekin bildu da giza eskubideen aldeko abokatu eta ekintzailea.

Raji Sourani

Gazan jaio zen 1953ko abenduaren 31n, eta Gazako Giza Eskubideen defendatzaile den abokatu bat da Sourani. 1985ean Amnesty Internationalen kontzientzia-preso eta 1988an EXCO eta IDAL EXCO Legelarien Nazioarteko Batzordeko kide eta Giza Eskubideen aldeko Nazioarteko Federazioko presidenteorde izan zen. 1991n, Robert F. Kennedy Human Rights sari ospetsua jaso zuen, urtero giza eskubideen defentsan nabarmendu den pertsona bati ematen zaiona hain zuzen ere. 1995ean, Giza Eskubideen Aldeko Palestinako Zentroa sortu zuen eta bertako zuzendaria da.

Souranik aktiboki parte hartu du deportazioari aurre egin behar zioten palestinarren kasuetan, bai eta Israelgo espetxeen eta atxiloketa-zentroen baldintzen zaintzan ere. Palestina-Israelgo gatazkan bi alderdiek egiten dituzten giza eskubideen urraketen baldintzarik gabeko kritikoa izaten jarraitzen du.

2023ko urriaren 22an, Souranik eta haren familiak bizirik iraun zuten Israelgo aireko bonbardaketetan, beren etxea suntsitu ondoren.