Hamazazpi atxilotu Gasteizen, pertsona-taldeek eragindako desordena publikoetan


25_0674 Hamazazpi atxilotu Gasteizen, pertsona-taldeek eragindako desordena publikoetan

Hamazazpi atxilotu Gasteizen, pertsona-taldeek eragindako desordena publikoetan

Prentsa Zerbitzua

2025-10-12

Ertzaintzak gutxienez 17 pertsona atxilotu ditu desordena publikoak eragitea egotzita, gaur eguerdian Gasteizen Falange EspaƱolak deituta Probintzia plazan egindako elkarretaratzean izandako istiluetan. Kontramanifestazio bat bertaratu da, eta objektuak jaurti eta istiluak eragin dituzte.

Ertzaintzak Brigada Mugikorreko hainbat baliabide mobilizatu ditu, drone eta helikoptero irudiekin, gaur eguerdian Gasteizen talde erradikalen artean izandako istiluak kontrolatzeko, Espainiako unitatearen alde deitutako kontzentrazio baten hasieran. Jarraian, istiluak Arabako hiriburuko erdiguneko hainbat kaletara hedatu dira, eta istilugileek hiriko edukiontzi batzuk erre dituzte.

Ertzaintzak 17 atxiloketa egin ditu ordu honetara arte, desordena publikoko ustezko delituengatik. Osasun-baliabide batzuk ere bertaratu dira, Probintzia plazara eta inguruko guneetara, istiluetan zauritutako pertsonak artatzeko. Ertzaintzako hogei bat agentek zauri arinak izan dituzte.

Ikerketak zabalik jarraitzen du.