25_0676 Gernikan atxilotu dute biktimari lesio larriak eragiteagatik

Gernikan atxilotu dute biktimari lesio larriak eragiteagatik
Servicio de prensa
2025-10-13
Ertzaintzak 34 urteko gizon bat atxilotu du lesio larriak eragitea leporatuta, pertsona bat buruan beirazko edalontzi batekin jo ondoren. Biktima ospitalera eraman behar izan zuten.
Erasoa larunbatetik igandera bitarteko goizaldean gertatu zen Gernikako ostalaritza-establezimendu batean. Biktima ospitalera eraman behar izan zuten, buruan zauriak baitzituen eta konortea galdu baitzuen.
Dirudienez, biek liskarra izan zuten lokal barruan, eta erasotzaileak edalontzi batekin jo zuen buruan biktima eta lesio larriak eragin zizkion. Ertzaintzaren baliabideak eta osasun-langileak bertaratu ziren biktima artatzeko, eta Galdakaoko ospitalera eraman zuten.
Esku hartu zuten agenteek gertatutakoari buruzko informazioa bildu zuten, eta atzo, igandea, arratsaldean, atxilotu zuten ustezko erasotzailea, 34 urtekoa, lesio-delitua leporatuta. Atxilotua jarri dute agintari judizialaren eskuetan.