Zarauzko Udalak euskarazko AISA ikastaroa antolatu du

Zarauzko Udalak euskarazko AISA ikastaroa antolatu du

Zarauzko Udalak euskarazko AISA ikastaroa antolatu du herrira etorritako bizilagun berrientzat.

Ikastaro honen helburua euskarazko oinarrizko esamoldeak ikastea da: hitzak, agurrak,…euskal kultura ezautzen duten bitartean.

Horrela, ikastaroak guztira 60 orduko iraupena izango du, azaroaren 4tik urtarrilaren 30era.  Astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan: goizeko taldea 9:30etik 11:30era eta arratsaldekoa 18:00etatik 20:00etara.
Izena emateko epea urriaren 24ra arte.

Non: Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuak (Zigordia kalea 33), 943005127. immigrazioa@zarautz.eus.