José Mari Aierdi Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak berregituraketa-neurri batzuk proposatu ditu gaur, asteartea, EVENAk Erriberrin dituen instalazioetan bildu den ardoaren mahai sektorialaren aurrean, Nafarroako ardoaren kalitatearen aldeko apustuari eusteko edo merkatu berrietan sustapen-ekintzak hobetzeko. Neurri horiek krisialdiko neurri koiunturaletatik harago joango dira, eta epe ertainera erantzunak ematen lagunduko dute, sektoreak kontsumoan etengabeko beheranzko joeragatik dituen zailtasunei aurre egiteko.
Aierdi kontseilariak sektorearen krisia gaindituko duten kalitate eta sustapen neurriak planteatu ditu ardoaren mahaiaren aurrean
