25_0687 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Gorbeian istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Gorbeian istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute
Servicio de prensa
2025-10-15
Ertzaintzaren helikoptero batek Gorbeia mendira igotzen ari zenean orkatilan min hartu duen emakume bat erreskatatu du gaur, asteazkena, arratsaldeko lehenengo orduan. Biktima Galdakaoko ospitalera eraman dute gero.
Gaur eguerdiko ordu bata baino lehentxeago, SOS Deiak 112 larrialdietako telefono-zenbakiaren bidez jakin da emakume bat min hartuta zegoela Zeanurin, Gorbeia inguruan. Antza denez, emakumea erori egin da gailurrera igotzen ari zenean, eta orkatilan jasan duen traumatismoak bere kabuz jarraitzea eragozten zion.
Gertatutakoaren berri izan ondoren, Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuko teknikariak, erreskate-dispositiboaren arduradunak, besteak beste, Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko baliabideak eta helikoptero bat mobilizatu ditu lekura, eta aireontziak erreskatatu du mendizalea eta, ondoren, Galdakaoko ospitalera eraman du.