25_0691 Ertzaintzak barne-ikerketa abiatu du igandean Gasteizen izandako istiluetan gazte bati ustez eragindako zauriengatik

Ertzaintzak barne-ikerketa abiatu du igandean Gasteizen izandako istiluetan gazte bati ustez eragindako zauriengatik
Servicio de prensa
2025-10-16
Ertzaintzak barne-ikerketa bat abiarazi du joan den igandean Gasteizen izandako istiluetan gazte batek ustez izandako kalteak aztertzeko. Ertzaintzak komunikabideen bidez izan du honen berri eta ez modu ofizialean, ordu hauetan ez baitago horren inguruko salaketarik.
Barne Arazoetarako Saila ustezko gertakariak ikertzen ari da, gertatutakoa argitu ahal izateko eta erabilitako indarra barne-jarraibideekin bat datorren zehazteko. Gainera, eta ohikoa denez, kasua Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeari ere helarazi zaio.