Categorías: albisteak-berriak

Hurtado sailburua: “Kirola, paisaia eta kultura uztartzen dituen turismo jasangarriaren adibidea da Orbea Gravel Rioja Alavesa”

  • Orbea Gravel Rioja Alavesa txapelketaren edizio berria, kirola, enogastronomia eta jasangarritasuna uztartzen dituen ekitaldia

Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak Orbea Gravel Rioja Alavesa (Wine Gravel Trail) aurkeztu du gaur Gasteizen; euskal zikloturismoaren urteko ekitaldirik nabarmenetako bezala finkatu da ekimena.

 “Lehiaketa hau ez da txirrindularitza-zaleentzako kirol-proba soilik, Arabako Errioxaren erakargarritasunaz gozatzeko beste modu bat ere bada; bertako paisaiak zeharkatu eta bertako kultura, gastronomia eta ardoa ezagutzeko aukera da”, nabarmendu du sailburuak.

Bestalde, Orbea Gravel Rioja Alavesak zuzenean laguntzen dio jasangarritasunean oinarritutako Euskadiren turismo-estrategiari:

  • Desestazionalizazioa sustatzen du, udazkenean bisitariak erakarrita.
  • Lurraldearen ezagutza eta mugikortasun jasangarria bultzatzen ditu.
  • Bisitariak fidelizatzen laguntzen du, bidaiak errepikatzea bultzatuta.
  • Ingurumena errespetatzen duen turismoa sustatzen du.
  • Eskaintza turistikoa dibertsifikatzen du, bisitari-nitxo berriak erakarrita.

Sailburuak adierazi duenez, “zikloturismoa Euskadiren apustu estrategikoetako bat da, turismo-eredu jasangarriari egiten dion ekarpenagatik”. Ildo horretan, Zikloturismoaren Euskal Estrategiak eskaintza sendotu eta dibertsifikatu nahi du ibilbide berrien bidez, horietako batzuk legarrezko espezifikoak, hala nola Erromanikoaren Ibilbidea, Arabako Trikuharrien Ibilbidea, Vitoria-Gasteiz Gravel Land edo Orbea Gravel Trail bera, guztiak Euskadi Bizikletaz gidan jasoak. Gainera, iragarri duenez, “datozen asteetan, beste legar-bide berri bat aurkeztuko da bikepacking segmentu gorakorraren barruan; Euskadiko hainbat txoko hainbat egunetan zeharkatzeko aukera emango du”.

Euskadik bide berdeen eta ibilbide zikloturista kulturalen sarea zabaltzen jarraitzen du, eta horren adibide dira duela gutxi aurkeztu diren Burdinmendi eta Arditurriko Bide Berdeak. Hala, Euskadi helmuga liderra da zikloturismoan, bere tradizio ziklistari, azpiegiturei eta kirol honekiko duen grinari esker.

Amaitzeko, sailburuak eskerrak eman nahi izan dizkie ekitaldiaren antolakuntzan parte hartu duten erakunde guztiei, eta zorionak eman ditu aurreko edizioek izan duten arrakastagatik: “Orbea Gravel Rioja Alavesa bezalako ekitaldiak turismo jasangarriaren, errespetuzkoaren eta erakarpen-motorraren adibide dira, eta Euskadik erreferentziako helmuga zikloturista gisa duen posizioa indartzen dute”.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Euskadi, referente estatal por su programa pionero para mejorar la adherencia a tratamientos de asma y EPOC desde las farmacias

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…

2 horas hace

Gipuzkoa registra más de 3.600 victimizaciones de mayores de 65 años en el último año

La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…

2 horas hace

Bizkaia concentra el mayor número de delitos contra personas mayores de Euskadi con 6.312 casos

El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…

2 horas hace

Teresa Laespada presenta la exposición fotográfica ‘Ellas lo ven claro’, con obras de la autora maliense Fatoumata Diabaté

La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…

2 horas hace

Licitada la construcción de 83 apartamentos intergeneracionales en Riberas de Loiola

El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…

2 horas hace