Motorzale bat hil da Kuartangon izandako zirkulazio-istripuan


25_0699 Motorzale bat hil da Kuartangon izandako zirkulazio-istripuan

Motorzale bat hil da Kuartangon izandako zirkulazio-istripuan

Servicio de prensa

2025-10-18

Ezbeharra eguerdian gertatu da, Kuartangoko bigarren mailako errepide batean. Motozalea errepidetik atera da eta malda txiki batetik behera erori da. Kolpearen ondorioz, biktima tokian bertan hil da.

Istripua  arratsaldeko ordu bata hogei gutxitan gertatu da , A-3314 errepidean, Kuartango parean, Izarrarako noranzkoan. Oraingoz, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, motozalea errepidetik atera eta amildegi txiki batera erori da. 

Bertara joan dira Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak, eta biktimari lagundu ondoren, haren heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin.