• Aurten hogeita hamar ikastetxek parte hartzen dute “Forensic Science» jardueran, Arteekin lotutako STEAM proiektuan, Ertzaintzako Polizia Zientifikoak sustatuta.
• Proiektuak Bilboko Itsasmuseumen ikusgai zegoen Ordenantzen Liburu historikoaren lapurreta simulatu du.
• Ekimenaren helburua da ikasleen artean zientzia-bokazioak piztea berrikuntzarekin zerikusia duten konpetentziak eta trebetasunak garatzeko aukera ematen dien jarduera baten bidez.
Un
Nazioarteko banda batek lapurreta egin du Itsasmuseumen, eta Bilboko itsas-museoko bilduma iraunkorrean ikusgai zegoen Ordenantzen Liburu historikoa eraman du.
Fikziozko kasu hori argitzeko, Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Burutzak Euskadiko 18 ikastetxetako Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen laguntza izan du. Ikasleek zantzuak aztertu dituzte eta auzitegi-teknikak erabili dituzte lapurretaren egileak identifikatu eta balio handiko dokumentua berreskuratzeko.
Ariketa Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen artean bokazio zientifikoak piztea helburu duen Hezkuntzako STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) proiektuaren barruan gauzatzen den “Forensic Science” ekimenaren baitan egin da. Auzitegi-zientziaren bitartez, Ertzaintzak eta Gaztelueta ikastetxeak bultzatutako proiektu berritzaile honek zeharkako konpetentziak garatzen ditu eta ikasleen artean STEM lanbideekiko, hala nola polizia zientifikoarekiko, interesa sortzen du. Gainera, proiektuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren babesa du, eta Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntza.
“Forensic Science” STEAM Euskadi estrategiaren parte da, eta Euskadiko ikastetxeei zuzendutako zientzia, teknologia, ingeniaritza, arte eta matematikako hezkuntza-ekimen nagusiak biltzen dituen STEAM SARE katalogoan sartuta dago. 2025-2026 edizioan, katalogo horrek STEM orientazioko 60 jarduera, programa eta ekimen jasotzen ditu, eta Euskadiko hezkuntza-ekosistemaren funtsezko tresnetako bat da zientzia eta berrikuntza ikasleengana hurbiltzeko.
Aurten 32 ikastetxek parte hartzen dute, eta beste konpetentzia batzuen artean taldeko lana, berrikuntza, ikertzeko trebetasunak eta pentsamendu sortzailea eta kritikoa garatuko dituzte ikasturtean zehar.
Delitua berregiteaz gainera, programak beste prestakuntza-jarduera batzuk ere barne hartzen ditu: laborategiko praktikak Gaztelueta ikastetxean (Leioa), online prestakuntza-saioak irakasleentzat eta Ertzaintzaren laborategietara bisitak. Ikasturtea amaitzen denean, 2026ko ekainean, ikastetxeen bost ikerketa onenak aurkeztuko dira Polizia Zientifikoaren egoitzan egingo den klausura-ekitaldian.
Gaur gertaeraren lekuan, Bilboko Itsasmuseumen, egin den ariketan 18 ikastetxe hauetako ikasleek parte hartu dute:
Proiektuak zientzia eta teknologia arteekin eta humanitateekin integratzen ditu arrakasta osoz, artearekin, horren testuinguru historikoarekin eta zuzenbidearekin erlazionatutako alderdiak barne hartzen baititu. Ikasleek ikastetxeetan diziplina zientifiko eta teknikoetan eskuratzen ari diren ezagutzak jartzen dituzte praktikan krimenaren lekuan bildutako ebidentziak aztertzeko, metodo zientifikoa jarraituz ikerketa egiteko eta poliziaren aurrean defendatuko dituzten ondorioak ezartzeko.
Ariketa
Ertzaintzako Polizia Zientifikoko Burutzako agenteek lagunduta, ikasleek begi-ikuskapena egingo dute gertaeren lekuan bertan, kasua argitzen lagunduko duten ebidentziak aurkitzen saiatzeko: eszenari argazkiak aterako dizkiote eta eszenaren planoa egingo dute; ebidentziak finkatu, deskribatu, jaso eta enbalatuko dituzte, horien artean, hatz-markak eta lagin biologikoak; eta jasotako ebidentzia guztien erregistro dokumentala egingo dute. Horretarako, Ertzaintzako polizia zientifikoak erabiltzen dituen baliabideak eta materialak –benetakoak– izango dituzte.
Jarduera horren helburua izango da delitu-egintza berregitea eta egileak identifikatzea, begi-ikuskapen tekniko polizialean lortutako froga-osagaien (ebidentzien) azterketen eta analisien bitartez, Agintari Judizialaren eskuetan jarri ahal izateko.
Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo, igandea, goizaldean Gasteizen lesio-delitu bat leporatuta, borrokan…
Actualmente la tasa de pobreza infantil en el estado español es del 29%, en Europa…
Ayer, domingo, agentes de la Unidad de Vigilancia y Rescate (UVR) de montaña de la…
La Asociación y el Colegio Vasco de Periodistas y la Facultad de Ciencias Sociales y…
Dos menores fueron rescatados este domingo por la tarde en la costa de Zarautz después…
25_0703 Hiru atxilotu Peñacerrada-Urizaharran etxe batean eta taberna batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik Hiru atxilotu…