Donostiako Udal Ingurumen sailak martxan jarri du Hondartzen Erabilera eta Aprobetxamenduaren Ordenantza aldatzeko prozesu parte-hartzailea
Donostiako Udalak hondartzen erabilera eta aprobetxamenduaren udal ordenantza aldatzeko prozesua abian jarri du, hiriko hondartzak osasungarriagoak, atseginagoak eta lasaiagoak izan daitezen, eta ingurunearekiko zein animaliekiko errespetua ere kontuan hartzeko.
Ordenantza berriak hiru jardun-eremu handi jorratuko ditu:
«Araudia eguneratzeak gizartearen eskaera argi bat erantzuten dio, eta bizikidetza, ingurumenaren kalitatea eta ongizate kolektiboa hobetzea du helburu«, adierazi du Iñigo García Aniztasuneko, Inklusioko eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkariak.
Hondartzetan erretzeko debekua ingurumen-sentsibilitate gero eta handiagoaren eta itsasertza kutsatzen duten hondakin nagusietako bat murrizteko beharraren ondorio da. AZTIren azterlan baten arabera, Gipuzkoako hondartzetan bildutako hondakinen % 30 eta % 50 artean zigarrokinak dira. Bakoitzak itsasoko 50 litro ur kutsa ditzake, eta substantzia toxikoak aska ditzake urte luzez.
Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko 7/2022 Legean oinarritzen da jarduketa hori. Lege horrek udalei gaitasuna ematen die hondartzetako tabako-kontsumoa arautzeko eta zehatzeko; era horretan, Donostiako Udalak osasun publikoarekin eta itsas ingurunearen babesarekin duen konpromisoa indartzen da.
Ordenantzaren aldaketak txakurrak urte osoan sartzeari buruzko araudi berri bat jasoko du, hondartzetako jolas-erabilera animalien ongizatearekin eta herritarren bizikidetzarekin bateragarri egiteko. Proposamen berriari esker, txakurrak 21:00etatik 00:00etara sartu ahal izango dira hondartzetan, udako hilabeteetan, udal-makineriarekin garbiketa-lanak hasi baino lehenago.
Udalak, halaber, hondartzetan bozgorailuak, musika-erreproduzigailuak eta bestelako soinu-gailuak erabiltzeari buruzko araudi espezifiko bat txertatuko du, bizikidetza eta erabiltzaileen lasaitasuna indartzeko.
Orain arte, neurrizko erabilera gomendatzen zuten informazio-panelak zeuden, baina gailu horiek ugaritu egin direnez, arau argi bat ezarri behar izan da.
Ordenantza aldatzeko prozesua urriaren 20an (astelehena) hasiko da, herritarrei aurretiko kontsulta eginez. Kontsulta horretan, edozein pertsonak, erakundek edo kolektibok ekarpenak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango ditu, hondartzen erabilerari eta aprobetxamenduari buruzko araudi berriak jaso beharko lituzkeen alderdiei buruz.
Azkenik, Udalak gogorarazten du arau berri horiek ez betetzen ez badira, zehapenak jarriko direla, indarrean dagoen legeriak xedatutakoaren arabera.
«Gure hondartzak ingurumen-kalitatearen eta ongizatearen sinbolo izaten jarraitzea nahi dugu, donostiar guztientzat, eta hori inplikazio kolektiboarekin bakarrik lortu ahal izango da», adierazi du Garcíak, amaitzeko.
Nafarroako Gobernuak, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 13 oposizio-plazaren deialdia argitaratu du gaur, eta herri-lanetako…
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2026_05_04 T* El consejero de Cohesión Territorial, Óscar Chivite,…
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak, Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoaren…
Nafarroako Liburutegiak maiatza eta ekainerako programazioaren berri eman du, eta gai sozialei buruzko hitzaldi-zikloak izango…
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren (NKJFI) bidez, 2026ko Kirol Babesletzaren sariak eman…
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NOU/HUN) Mikrobiologia Klinikoko Zerbitzuak egindako ikerketa bat ahozko komunikazio onenetako bat bezala…