Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu du Ordizian goizaldean, eraikin bateko beheko aldean kokatutako lonja batean gaua pasatzen harrapatu ondoren. Lokaleko hormetako batean zulo bat eginda zuen beste gela batzuetara sartzeko.
Gaur, asteartea, goizaldeko ordu biak baino lehentxeago, partikular bat Ertzaintzarekin harremanetan jarri da, Ordiziako eraikin baten beheko aldean kokatutako lokal batean pertsona bat lapurretan ari zitekeela esanez, barruan zaratak entzuten baitzituen.
Inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren babeseko patruila bat berehala hurbildu da, eta lonjako sarrerako atea behartuta zegoela egiztatu du. Agenteek barruan ustez gaua pasatzen ari zen pertsona bat identifikatu dute, eta egiaztatu ahal izan dute gizonak, bertan zituen hainbat erreminta erabiliz, zulo bat eginda zuela lonjako horma batean, eraikineko beste gela batzuetara sartzeko.
Dagozkion egiaztapenak egin ondoren, susmagarria, 29 urteko magrebtarra, indarra erabiliz lapurreta egitea eta lokala usurpatzea leporatuta atxilotu dute, eta, ondoren, polizia-egoitzara eraman dute. Datozen orduotan, beharrezko izapideak egin ondoren, atxilotua epailearen eskuetan jarriko dute.