Ertzaintzak urriaren 3ko goizaldean Arabako hiriburuko Koroatze auzoan indarkeria erabiliz egindako lapurreta argitu du. Lapurra, 26 urteko gizona, magrebtarra, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dute. Atxilotuak aurrekari ugari ditu era horretako eta bestelako egitateengatik.
Lapurreta urriaren 3an, goizaldeko 05:30ean, gertatu zen Gasteizko Koroatze auzoan, eserleku batean eserita zeuden bi emakume gazteri lau gazte hurbildu zitzaizkienean. Horietako batek telefono mugikorra eta, indarrez tira eginda, urrezko katea kendu zizkion emakumeetako bati.
Ertzaintzak zegokion ikerketa hasi zuen salaketa jarri ondoren, eta emandako informazioarekin lapurretaren egilea, 26 urteko magrebtarra, era horretako egitateengatik aurrekari ugari dituena, identifikatu zuten.
Atzo, asteartea, susmagarriari polizia-egoitzara agertzeko eskatu zioten, errekisitoria judizial bat baitzuen indarrean, eta indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zuten.
Atxilotua agintari judizialaren eskuetan jarriko dute beharrezko eginbideak amaitutakoan.
Ertzaintzak zabalik du ikerketa gainerako inplikatuak identifikatzeko.
Nafarroako Gobernuak, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 13 oposizio-plazaren deialdia argitaratu du gaur, eta herri-lanetako…
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2026_05_04 T* El consejero de Cohesión Territorial, Óscar Chivite,…
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak, Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoaren…
Nafarroako Liburutegiak maiatza eta ekainerako programazioaren berri eman du, eta gai sozialei buruzko hitzaldi-zikloak izango…
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren (NKJFI) bidez, 2026ko Kirol Babesletzaren sariak eman…
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NOU/HUN) Mikrobiologia Klinikoko Zerbitzuak egindako ikerketa bat ahozko komunikazio onenetako bat bezala…