Gaur eman dute ezagutzera “Best of the World” zerrenda ospetsua; bertan, 2026rako 25 bidaia-esperientziarik esanguratsuenak eta erakargarrienak bildu dituzte, tartean gurea.
National Geographicek Euskadi nabarmendu du datorren urtean bisitatzeko ezinbesteko 25 helmugetako bat gisa; gaur bertan argitaratu du “Best of the World” hautaketa entzutetsua. Zerrenda hau National Geographiceko eta National Geographic Travellereko mundu mailako erredakzio-taldeek osatzen dute, eta naturarekin, kulturarekin eta tokiko komunitateekin lotura sakona sustatzen duten bidaia-esperientziak nabarmentzen ditu.
Euskadi zerrenda ospetsu horretan sartzeak indartu egiten du nazioartean erreferentziazko turismo-helmuga gisa duen posizioa, gure kultura-aberastasunari, paisaia paregabeei, mundu-mailako gastronomiari eta jasangarritasun-konpromisoari esker.
“Best of the World 2026” hautaketa bidaiariak inspiratzeko diseinatua dago, eta denentzako iradokizunak barne hartzen ditu: familiak, foodiak, animaliak maite dituztenak, abenturazaleak eta are gehiago. Euskadi proposamen ezin hobea da bai esploratzaile adituentzat bai lehen abentura esanguratsuen bila dabiltzanentzat.
