Ertzainek 21 urteko gazte bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, egoitza batean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.
Gaur, asteazkena, goizaldeko lauak aldera, Ertzaintzari jakitera eman diote Gasteizko egoitza batean ustez lapurreta egin dutela. Jakitera eman dutenez, ezezagun bat sartu da egoitzan ate bat behartuta, eta gutxienez telefono mugikor bat lapurtu du. Gertatutakoaren berri izan ondoren, agenteek ingurua miatu dute, eta gertaeran inplikatuta egon zitekeen pertsona bat aurkitu dute, eta patruila batek atzeman du.
Susmagarria identifikatu egin dute, eta espainiar nazionalitatea duen eta polizia-aurrekariak dituen 21 urteko gazte bat dela egiaztatu dute. Gaztea herenegun, astelehenean, Ertzaintzak ere atxilotu zuten Peñacerrada-Urizaharran antzeko beste delitu batean parte hartzeagatik.
Beharrezko ikerketa egin ondoren eta gertaeran parte hartu duela egiaztatu ostean, gaztea indarra erabiliz lapurreta egiteagatik atxilotu dute, eta, ondoren, ertzain-etxera eraman dute. Dagozkion eginbideak amaitutakoan, atxilotua agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.