Imanol Pradales Lehendakaria izan da Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluak gaur arratsaldean Bilbon egin duen bileraren buru. Berarekin izan dira María Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideetako sailburua eta Alberto Alonso Gogorako zuzendaria.
Gaurko bileran 2026ko ekitaldirako aurrekontuen aurreproiektua onartu da, 5.283.000 eurokoa. Onarpenaren aurretik, Alberto Alonsok datorren urterako aurrekontu-aurreikuspenen hainbat alderdi azpimarratu ditu. Hala, ikerketa historikoetara bideratutako partida azpimarratu du, aurtengo urtearekin alderatuta % 30 handitu baita. Guztira 385.000 euro bideratu dira hainbat ikerketatara, besteak beste:
Ikerketaren lan-ildoa indartzea Gogora Institutuaren berezko helburuari erantzuteko bidea da “eragile aktiboa izatea, alegia, iraganeko gertaerak ezagutzeko eta ulertzeko; herritarrei baliabideak eskainiko dizkiena memoria kritikoa eta gogoetatsua eraikitzeko, zorroztasun historikoan eta gure iraganarekiko etengabeko eztabaidan oinarrituta”.
2026ko jarduera-plana
Gaur arratsaldeko bileran, 2026. urterako Jarduera Plana ere onartu da. Bertan, Gogora Institutuaren hurrengo urteko jarduna bideratuko duten jarraibide orokorrak eta jarduera-ildoak jasotzen dira.
Hala, bileran horietako batzuk nabarmendu dira, hala nola, Bakearen Aldeko Koordinakundearen sorreraren 40. urteurrena dela eta egingo den erakusketa; memoria historikoaren esparruan ardatz tematikoa izango den Lehen Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 90. Urteurrena eta martxoaren 3an Gasteizen izandako gertakarien 50. urteurrena, besteak beste.
Alberto Alonsok, halaber, Gerra Zibilean Desagertutako Pertsonak Bilatu eta Identifikatzeko proiektua indartzera datozen kontuetan eta gaur onartutako planean islatutako hainbat jarduera aipatu ditu, baita pertsona horiek duintzeko jarduerak ere.
Azaldu duenez, azken urteetan, esaterako, Amorebieta-Etxanoko hilerritik edo Begoñako hilerritik (Bilbo) desobiratze kanpainetan berreskuratutako gorpuzki-kopuruak gora egin du, eta, horren ondorioz, ahalegina indartu behar da genetikoki identifikatu eta, hala, azkenik, familiei eman ahal izateko. Hori dela eta, DNA Bankuarentzat aurreikusitako partida 180.000 euroraino handitu da, ekitaldi honetarako bideratutako 100.000 euroen aldean.
Era berean, gorpuzkiak modu duinean gordetzeko lekuak aurreikusi behar direnez, gaur onartutako kontuetan Elgoibarko Kolunbarioa handitzea eta Derioko hilerrian kolunbario berri bat eraikitzea aurreikusi dira. Urduñakoaren kasuan, 42 nitxo gehiago eraikitzeko handitzeko proiektua lizitazio-fasean dago.
Gaur egun Euskadin, Duintasunaren Kolunbario bi daude, Elgoibarren eta Urduñan, Gerra Zibilean eta frankismoaren lehen urteetan hildakoen gorpuzkiak gordetzen dituztenak. Horietan, identifikatu ezinik dauden gorpuzkiak edota identifikatu diren arren familiek bertan ehorztea erabaki dutenen gorpuzkiak daude.
2025eko Memoriaren Eguna eta topaketa berria BECen
Gogora Institutuak urte amaierara arte egingo dituen jarduera nagusien berri ere eman da bileran. Azaroaren 10ean, Eusko Jaurlaritzak Memoriaren Eguna ospatzen du, terrorismoaren eta indarkeriaren biktima guztiak oroitzeko ekitaldi instituzional batean. Aurten, Gasteizko Europa Jauregian izango da, 12:00etan.
Alberto Alonso Gogora Institutuko zuzendariak azaldu duenez, aurtengoan, biktimen aitortza publiko eta sozialak gizarteari ematen diona azpimarratu nahi da, bizikidetzaren aldeko aktiboak batuz.
Abenduaren 1ean, Barakaldoko BECen egingo den topaketa baten berri ere eman du Alonsok. Ikasle, biktima, aditu eta gizartearen arteko topaketa berri bat egingo da. Oraingo honetan, Francisco Franco diktadorearen heriotzaren 50. urteurrenean, Gogorak diktaduraren azken urteak desmitifikatzeko jarduera bat proposatzen du, giza eskubideen urraketa larriak eta urte horietan iraun zuten eskubide eta askatasun falta azpimarratuz.
Ertzaintzak egin duen ikerketa baten ondorioz, joan den abuztuan Zaramagako etxebizitza batean lapurreta egin zuen…
Lehen topaketa arrakastatsua izan ondoren, Foru Komunitateak ‘Nafarroa bizikletan Nazioarteko Biltzarraren’ bigarren edizioa antolatu du,…
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak Valencia Digital Summit (VDS) ekitaldian parte hartu…
Nafarroan azken 35 urteetan eraiki diren 58.656 etxebizitza babestutatik %56, hots, 32.387 etxebizitza, babestu gisa…
Nafarroako hainbat eragilek Pirinioetako Lan Komunitatearen (CTP) Interreg POCTEFA 2021-2027 programaren bigarren deialdira aurkeztutako mugaz…
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak, Justiziako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzen deialdia…