Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak debekatu egin du Foru Komunitate osoan abeltzaintzako azokak, lehiaketak eta merkatuak edo animalien kontzentrazioak (txakurrak eta katuak izan ezik) antolatzea azaroaren 30era arte, Frantzian behi-aziendaren egoera epidemiologikoak okerrera egin duelako eta bere ondorioiak prebenitzeko neurri gisa. Zehazki, neurri honekin Dermatosi Nodular Kutsakorra (DNC) ez hedatzea aurreikusten da, animalietatik gizakietara transmititzen ez den gaixotasuna.
Abeltzaintzako azokak eta merkatuak egitea debekatu du Nafarroak, badaezpada, Frantziako abeltzaintzaren egoera epidemiologikoak okerrera egin duelako
