Categorías: albisteak-berriak

Osakidetzak gune berezi bat gaituko du Bilbon herritar guztiei gripearen aurkako txertoa jartzeko

  • Txertaketarako Errefortzu Zentro hori ostiral honetan, urriaren 24an, irekiko da, 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik igandera, eta 14 urtetik gorako pertsona guztiak hurbildu ahal izango dira, hitzordurik gabe
  • Neurri honen helburua herritarrak lehenbailehen babestea da, kasu-gorakada bat detektatu baita Bizkaian, aurten kutsatze-kurba aurreratu egin dela adieraziz

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak gune bat gaituko dute Bilbon, zehazki La Casilla pabiloian, Bizkaiko 14 urtetik gorako herritar guztiei gripearen aurkako txertoa jartzeko. Txertaketarako Errefortzu Zentro honetara joateko ez da beharrezkoa aldez aurretik hitzordua eskatzea. Helburua da pertsonak azkarrago immunizatzea, arnas gaixotasun honen intzidentzia aurreko kanpainetan baino goizago igoko dela aurreikusten baita, Osasun Saileko zaintza epidemiologikoko zerbitzuak detektatu dutez. Azken astean kutsatzeak ugaritu egin dira Bizkaian, hau da, 2024ko aldi berean baino gehiago izan dira. Gune horretan, COVIDaren aurkako txertoa eskainiko zaie 75 urtetik gorako pertsonei, hala nahi badute.

Ekipamendu hori, ohiko baliabideen bidez egiten diren txertaketa-lanekin batera (batez ere, Lehen Mailako Arretako osasun-zentroetakoa), eskuragarri egongo da ostiraletik aurrera (urriak 24), 8:00etatik 20:00etara, asteko egun guztietan, baita asteburuetan ere. Txertoa hartu nahi duen edonor zuzenean joan ahalko da gune horretara, aurretiaz hitzordua hartu beharrik gabe. Osakidetzako 27 profesionalek osatutako talde batek (15 erizain, 3 EZOT, 3 zeladore eta 6 administrari laguntzaile) bi txandatan lan egingo dute eskaera guztiari erantzuteko. Izan ere, baliabide hau Bizkaiko biztanle guztientzat egongo da eskuragarri.

Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazi dute txertoa dela gaixotasuna prebenitzeko baliabiderik onena edo, gutxienez, gripearen birusaren ondoriozko osasun-konplikazioak saihesteko. Horregatik, lehenbailehen txertatzea da onena, kutsatze-kurba aurten aurreratu litekeela ikusi baita, izan ere azken astean kasu-gorakada detektatu da Bizkaian, iazko aldi berarekin alderatuta.

Zehazki, ospitaleetan, urriaren 13tik 19ra bitarteko astean, hau da, kanpainaren bigarren astean (hilaren 6an hasi zen), hautemandako gripe-kasuen kopuruak (506) nabarmen egin du gora aurreko kanpainekin alderatuta (166 izan ziren 2024an eta 105 2023an). Kanpainaren lehen hiru asteetan metatutako kasu kopurua kontuan hartzen badugu (1.120 kasu), egoitzetan txertoa jarri zen lehena barne, aurreko bi kanpainetan baino nabarmen handiagoa da (410 kasu 2024an eta 331 kasu 2023an lehen hiru asteetan). Beraz, badirudi kasuen kurba epidemiologikoa aurreratu egingo dela.

Halaber, ingresuen kopurua 2024ko epe berekoa baino handiagoa da. Zehazki, aurtengo kanpainan 131 ospitalizazio izan dira gripearen ondorioz, eta iaz azaroaren erdialdera arte ez zen kopuru horretara iritsi. Bizkaiak du intzidentziarik handiena orain, 100.000 biztanleko 74,35 kasurekin; ondoren, Gipuzkoak, 32,10ekin, eta, azkenik, Arabak, 9,85ekin.

Orain arte, Osakidetzak 202.000 pertsona immunizatu ditu gripearen aurka, eta beste 80.000 pertsonak hitzordua hartuta dute datozen egunetan txertoa hartzeko. Hitzordua hartzeko, ohiko moduan, erreferentziazko osasun-zentrora deitzen jarrai daiteke, edo Osakidetzaren webgunearen bidez. Orain, txertoa jartzeko deia irekita dago herritar guztientzat, ez soilik arrisku-taldeentzat.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0344 Ertzaintzak 65 urtetik gorako pertsonen 11.976 biktimizazio erregistratu zituen 2025ean

Ertzaintzak, 2025ean, 65 urte edo gehiagoko pertsonengan 11.976 biktimizazio erregistratu zituen. Bizkaian, 65 urte edo…

13 horas hace

26_0343 Ertzaintzak 78 pertsona atxilotu ditu Euskadin behin baino gehiagotan delitu beragatik urteko lehen bi hilabeteetan

Ertzaintzak delitu beragatik behin baino gehiagotan atxilotutako 78 pertsona zenbatu ditu urteko lehen bi hilabeteetan,…

13 horas hace

26_0342 Laudion emakume bat atxilotu dute zaintzaile gisa lan egiten zuen etxetik bitxiak eta dirua lapurtzeagatik

Ertzainek 53 urteko emakume bat atxilotu dute bitxiak ebastea eta bankuko txartel batekin iruzur eginez…

13 horas hace

Tubos Reunidos solicita el concurso de acreedores y la CNMV suspende su cotización

La compañía Tubos Reunidos ha solicitado formalmente ante un juzgado de Álava la declaración de…

16 horas hace

Gaurmedia alcanza los 382.600 seguidores en redes en abril

Gaurmedia, grupo de comunicación de Euskadi que cuenta con marcas como GipuzkoaGaur, BizkaiaGaur y ArabaGaur,…

16 horas hace

Gipuzkoa lidera el repunte de la natalidad en Euskadi con un crecimiento del 9,4% a finales de año

El territorio histórico de Gipuzkoa ha cerrado el ejercicio de 2025 con datos esperanzadores para…

16 horas hace