Segurtasun Sailak Donostiako EHUko campuseko Zuzenbide Fakultatean joan den asteartean izandako gertakariak gaitzesten ditu. Bertan, Kriminologia ikastaroan lan-dinamika bat gidatu behar zuten bi ertzaini boikota egin zaie.
Irakasleek hala eskatuta, bi ertzainei eskatu zitzaien, beren esperientziatik abiatuta, ikastaroko gainerako ikaskideei hitzaldi bat emateko. Ikasle batzuek protesta egin zuten, eta irakasleek dinamika bertan behera uztea erabaki zuten.
Segurtasun Sailak gogor gaitzesten ditu kriminologiako ikasle diren bi ertzain horiek, jasotako boikota. Horrelako ekintzek agerian uzten dute pertsona batzuek Ertzaintzarekiko duten intolerantzia eta ertzainek, beste edozein pertsonak bezala, askatasun osoz hiritar bezala dituzten eskubideak eragotzi izana.
Era berean, Segurtasun Sailak elkartasuna adierazi nahi die boikot horren biktima izan diren eta zerbitzu publiko hobea eskaintzeko prestatzen ari diren bi ertzainei.
Ertzaintzak, 2025ean, 65 urte edo gehiagoko pertsonengan 11.976 biktimizazio erregistratu zituen. Bizkaian, 65 urte edo…
Ertzaintzak delitu beragatik behin baino gehiagotan atxilotutako 78 pertsona zenbatu ditu urteko lehen bi hilabeteetan,…
Ertzainek 53 urteko emakume bat atxilotu dute bitxiak ebastea eta bankuko txartel batekin iruzur eginez…
La compañía Tubos Reunidos ha solicitado formalmente ante un juzgado de Álava la declaración de…
Gaurmedia, grupo de comunicación de Euskadi que cuenta con marcas como GipuzkoaGaur, BizkaiaGaur y ArabaGaur,…
El territorio histórico de Gipuzkoa ha cerrado el ejercicio de 2025 con datos esperanzadores para…