Categorías: albisteak-berriak

Pérez Iglesias: “Unibertsitateko ikasleak ondo prestatuak daude arazo konplexuei aurre egiteko”

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesias-ek EHUko Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako 2024-2025 ikasturteko graduazio ekitaldian hartu du parte gaur arratsaldean. Joxerramon Bengoetxea EHU errektorea buru izan duen ekitaldian unibertsitateko zein erakunde ezberdinetako agintariek hartu dute parte.

Gradu eta masterreko 183 tituludun berrik beren diploma jaso dute emozioz eta harrotasunez beteriko ekitaldian. Sailburuak ikasleak zoriondu ditu eta, bidelagun izan dituzten senitarteko, irakasle eta teknikariei eman dieten babesa eta laguntza eskertu die.

Graduazio ekitaldia ingeniaritzako sei gradutako eta bi masterretako ikasleek jaso dituzte diplomak. Azpimarratzekoa da gaur graduatutako ikasleen artean Adimen Artifiziala Industriara Aplikatutako eta Ordenagailuz Lagundutako Ingeniaritza Masterreko lehen promozioa dagoela.

Unibertsitateko ikasleak arazoei aurre egin eta konponbideak bilatzeko ondo prestatu daudela nabarmendu du sailburuak bere hitzaldian. Haren hitzetan, ”unibertsitateak ezagutzak transmititzeaz gain, begirada kritikoa ere sustatzen du bere irakasleek egiten duten ikerkuntzaren bidez”.

“Irakaskuntzaren eta ikerketaren arteko lotura horrek” , azpimarratu du, ”ikasleen prestakuntza aberasten du, pentsamendu kritikoa eta irtenbide berritzaileak proposatzeko gaitasuna bezalako trebetasunak garatzen laguntzen baitie, erronka profesional eta sozialei aurre egiteko prestatuz”.

Gainera, sailburuaren hitzetan, “aurrerakuntza teknologikoak eraginkortasuna eta lehiakortasuna sustatzen ditu, baina hori bakarrik bihurtuko da  gizartearentzako ongizatean baldin eta teknologia modu inklusiboan erabiltzen baldin bada, mundu guztiaren onuraren alde eta ez bakarrik boteredunen alde. Horretarako erabaki zuzenak hartu behar dira eta erabakiak hartzeko unean, ingeniarien jarrera oso garrantzitsua da”.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Tubos Reunidos solicita el concurso de acreedores y la CNMV suspende su cotización

La compañía Tubos Reunidos ha solicitado formalmente ante un juzgado de Álava la declaración de…

1 hora hace

Gaurmedia alcanza los 382.600 seguidores en redes en abril

Gaurmedia, grupo de comunicación de Euskadi que cuenta con marcas como GipuzkoaGaur, BizkaiaGaur y ArabaGaur,…

1 hora hace

Gipuzkoa lidera el repunte de la natalidad en Euskadi con un crecimiento del 9,4% a finales de año

El territorio histórico de Gipuzkoa ha cerrado el ejercicio de 2025 con datos esperanzadores para…

1 hora hace

Detenido en Mendaro tras ser sorprendido robando los canalones de una ermita

La Ertzaintza detuvo anoche en Mendaro a un joven de 21 años acusado de un…

1 hora hace

Un detenido y tres menores implicados en el robo de un móvil y un patinete eléctrico en Irun

La Ertzaintza intervino la noche del pasado sábado en Irun tras un incidente en el…

1 hora hace

Bilbao lanza la convocatoria del Concurso de Carteles para seleccionar la imagen oficial de Aste Nagusia 2026

El Ayuntamiento de Bilbao ha abierto la convocatoria del Concurso de Carteles para seleccionar la imagen…

1 hora hace