Categorías: albisteak-berriak

Ihobek bat egiten du Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunarekin, bere egokitzapen-proiektuak eta KAIA ekimena azpimarratuz

  • Eusko Jaurlaritzak 27,5 milioi euro mobilizatuko ditu Lurraldea egokitzeko, bost jarduketa pilotutan, leku hauetan: Zarautz, Bakio, Txingudiko padurak, Gasteizko Astegieta aldea eta Bilbo Handiko itsasadarraren ertzetako udalerriak
  • Euskal kostaldeko itsas maila 20 cm inguru hazi da 1800az geroztik; 2022. eta 2023. urteak erregistratutako urte beroenak izan ziren
  • Efemeride horren ospakizuna ASTEKLIMA – Euskadiko Kima eta Energiaren Astean sartzen da

Urriak 24an ospatzen den Klima Aldaketaren Nazioarteko Egunaren kariaz, Ihobe sozietate publikoak berretsi egiten du klima-ekintzarekin hartuta duen konpromisoa, klima-aldaketara Euskadin egokitzearen arloan gidatzen dituen proiektuen balioa nabarmenduz.

Ekimen azpimarragarrienen artean, honako hauek daude: naturan oinarritutako soluzioen bultzada, hiri-erresilientziaren hobekuntza, eta klima-irizpideak lurralde-plangintzan txertatzea. Proiektu horiek bat datoz Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko 1/2024 Legearen helburuekin, eta klima-jokaleku berriak planteatzen dituen erronkei erantzuten diete: muturreko gertaera meteorologikoen maiztasunaren eta intentsitatearen hazkundea, itsas mailaren igoera, eta azpiegitura kritikoak eta ekosistema kalteberak babesteko beharra.

Testuinguru horretan, Ihobek KAIA ekimena azpimarratzen du, hau da, Eusko Jaurlaritzaren estrategia aurrendari bat, lurralde-erresilientzia klima-aldaketaren inpaktuen aurrean indartzera zuzendua. KAIA (Klima Aldaketaren InpaktuA) Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzak koordinatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez, eta bertan parte hartzen dute URA-Uraren Euskal Agentziak, Lurralde Plangintza eta Hiri Agenda Zuzendaritzak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, Euskalmetek, eta, fase honetan, AZTIren laguntza teknikoa ere jaso da.

Mahai honen bokazioa da beharrezko eragileak sartzea, publikoak zein pribatuak, proiektu erakusleak arrakastaz gauzatzeko eta beste leku batzuetan erreplikatzeko. KAIAren esparruan, naturan oinarritutako konponbideak eta jarduera berritzaileak diseinatu eta ezarriko dira, marea-, ibai- eta euri-uholdeen, zein bero-boladen kalteberatasuna murrizteko, baita alerta goiztiarreko sistemak eta neurrien monitorizazioa ere.

Ekimen hori eta klima-aldaketara egokitzeko proiektu erakuslearen kontzeptua, Europar Batasunaren Egokitzeko Misioaren eta Regions4Climate proiektu europarraren barruan sartzen dira, horrela Euskadi klima-egokitzapenean Europako erreferente gisa kokatzen delarik.

KAIA demostrazio-proiektuak

Fase honetan, KAIA ekimenak bost demostrazio-proiektutan lan egiten du:

  1. Zarautz, egokitzapena kostaldeko frontean: Narros-Munoa eremuaren birmoldaketa, errepidearen eta ingurune antiislatzailearen eta kontradikearen azterketa, hondartzarako sarbideen balizko birmoldaketa, mendebaldean, duna-sistemaren ingurumen-hobekuntza, eta esku-hartzearen ondorioen monitorizazioa. Epea: 2025 – 2028ko abendua. Estimatutako aurrekontua: 4,5 milioi euro.
  2. Bakio, hirI-padura eta uholde-arriskua duen basoa: klima-aldaketara Estepona ibaian egokitzeko proiektua. Epea: 2025 – 2026ko abendua. Estimatutako aurrekontua: 3,05 milioi euro.
  3. Txingudi erresilientea: San Lorentzo padura handitzea, kirol-ekipamendua kentzea eta San Lorentzo padurarekin konektatzea, Mendelu auzoan alternatibak aztertzea, Jaizubia padura handitzeari buruzko azterlana, eta esku-hartzearen ondorioen monitorizazioa. Epea: 2025 – 2028ko abendua. Estimatutako aurrekontua: 10,5 milioi euro.
  4. Astegieta, natura berreskuratuz: Astegietako meandro artifizializatua lehengoratzea, Gasteizen, eta uholde-arriskua murriztea. Epea: 2025 – 2028ko abendua. Estimatutako aurrekontua: 4,1 milioi euro.
  5. Bilboko Itsasadarra: gobernantza konplexu bat sortzea, klima-aldaketak itsasadarrean duen inpaktuari ezagutza handiagoz heltzea, eta epe ertain eta luzera hartu beharreko neurriak eragile guztiekin aztertzea. Bitartean, klima-aldaketarako egokitzapen inkremental batean lan egiten da eremu konkretu batzuetan, epe laburrera: naturan oinarritutako soluzioak, Kaiku muturrean eta Zorrotzako muturrean. Epea: 2025 – 2030eko abendua. Estimatutako aurrekontua: 5,9 milioi euro.

Osoko aurrekontua: 27,5 milioi euro.

Euskadiko klima-aldaketaren adierazleak

  • Euskadiko urteko batez besteko tenperatura: 2023an –> +3ºC-ko igoera 1991-2020 aldiko batezbestekoaren aldean.
  • Bero-bolada izandako egunen kopurua: 23 egun (2022).
  • Gau beroen kopurua: 75 (2023).
  • Euri biziko egunak (egunean 40 litro baino gehiago m2 bakoitzeko): 4 egun (2023).
  • Itsas mailaren igoera euskal kostaldean: 20 cm 1800az geroztik; igoera tasa 1,5 cm eta 3,5 cm bitartekoa izan da, hamarkada bakoitzeko, 90eko hamarkadaz geroztik.
  • Berotegi-efektuko gasen (BEG) isurketen bilakaera:
    % 38ko murrizketa 2024an, 2005. urtea erreferentziatzat hartuta.
  • Berotegi-efektuko gasen osoko isurketak: 15,8 milioi tona (2024).
  • Energia berriztagarriak azken kontsumoan duen parte-hartzea: % 20,4 (2023).

1970az geroztik, Euskadiko tenperatura 0,3ºC igo da hamarkada bakoitzeko. 2022. eta 2023. urteak erregistratutako urte beroenak izan ziren.

Klimaren eta Energiaren Astea

Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunaren ospakizuna ASTEKLIMA – Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen seigarren edizioaren baitan dago sartuta; berau Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, EEE eta Ihobe erakunde publikoen bitartez.

Urriaren 17tik 26ra bitartean, ASTEKLIMAk trantsizio energetiko eta klimatikoaren erronka kokatu nahi du agenda publikoan, herritarrak euren ohiturak aldatzera mobilizatzeaz batera, “ekintza oro, txikia izan arren, kontuan hartzekoa da” premisapean.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0340 Arrankudiagan gidari bat atxilotu dute gidabaimenik gabe eta Bilbon lapurtutako ibilgailu batean

Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute Arrankudiagan, trafikoko prebentziozko kontrol batean Bilbon lapurtutako auto…

5 horas hace

Última oportunidad para los afectados por el «cártel de coches»: plazos y claves para recuperar hasta un 15% del precio

Kontsumobide ha lanzado un aviso urgente para las personas que adquirieron vehículos nuevos o km…

5 horas hace

Un herido y tres intoxicados en un incendio presuntamente provocado en la antigua fábrica de Zardoya Otis

Un incendio declarado pasada la medianoche de este lunes en las antiguas instalaciones de Zardoya…

5 horas hace

Eider Mendoza destaca el éxito de la ‘Plaza del Bienestar’ en Hernani como motor de diálogo comunitario

La iniciativa itinerante «Ongizatearen Plaza» de la Diputación Foral de Gipuzkoa ha concluido su estancia…

5 horas hace

Empate con sabor agridulce entre el Bilbao Athletic y el Ourense tras un doblete de Beñat García

El Bilbao Athletic y el Ourense CF firmaron tablas en un encuentro vibrante en el…

5 horas hace

‘Berritxu’, el loro más viral, lleva cinco días desaparecido

La comunidad de Donostia, y especialmente los vecinos del barrio de Loiola, se han volcado…

5 horas hace