Categorías: albisteak-berriak

Janari-denda, adinekoentzako etxebizitza komunitarioa, garapen artistikoko zentroa edo fisioterapiako kontsulta, landa-garapeneko funtsekin abian jarritako proiektuak

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari José Mari Aierdik, Landa Garapeneko zuzendari nagusi Ruben Goñik eta Nafarroako Toki Ekintzako lau Taldeetako ordezkariek Nafarroako proiektu berri batzuen berri eman dute. Proiektu horiek dagoeneko errealitate dira Nafarroan, Departamentuak LEADER funtsen bidez emandako laguntzei esker. Europar Batasuneko Landa Garapenerako Programa da, behetik gorako ikuspegian oinarritua, eta tokiko komunitateek eta ekintza taldeek beren lurraldeetan ekonomia eta bizi kalitatea bultzatzeko estrategiak diseinatu eta ezartzen dituzte.

Deikaztelun egindako jardunaldian, Cederna Garalur, EDER, TEDER eta Erdialdeko Garapenerako Partzuergoa taldeek erakutsi nahi izan dute udalek zein enpresa pribatuek eta funts horiekin diruz lagundutakoek abian jarritako ekimenak “tresna baliotsua direla ekintzailetza sustatzeko, landa-eremuak biziberritzeko eta tokiko ekonomia aktibatzeko”. Horrela adierazi du Aierdi kontseilariak, eta azpimarratu du “funtsezkoa dela sektore pribatuaren eta ekintzaileen ekimenen eskutik lan egitea, gure herrietan garatu beharreko proiektuak zabaltzeko eta dibertsifikatzeko eta garrantzitsua dela baita ere prozesu horiek hasieratik babestea eta amaierara arte laguntza eskaintzea”.

Tokiko Ekintza Taldeetako ordezkariek adierazi dute LEADER laguntzak horretarako oinarria direla, eta dei egin dute tokiko erakundeek beren proiektuak helarazteko eta edozein ekintzaile ere haiekin harremanetan jartzeko, lurraldeko lehen lerro gisa, landa-eremuak biziberrituko dituzten ekimenak aurrera nola atera aztertzeko.

92 proiektu jarri dira abian azken urtean

Deikaztelun egin den jardunaldian, LEADER laguntzen dimentsio orokorra ezagutzera eman nahi izan da. Urtero egiten da laguntza horien deialdia, eta Landa Garapeneko Departamentuak kudeatzen ditu. Bi urtera ematen da laguntza. Lurraldean oso garrantzitsuak dira. Adibide moduan, azken urtean, 92 proiektu jarri dira martxan Nafarroa osoan zehar, 2023an deituriko 4 milioitik gorako deialdiaren ondorioz, GALen aholkularitzarekin. Horietatik 57 proiektu toki-erakundeek bultzatu zituzten eta 35 enpresa pribatuek edo ekintzaileek.

Gainera, Foru Komunitateak Europako Batzordeak eskatutakoaren bikoitza bideratzen du LEADER programa, Bruselak adierazten baitu programa bakoitzeko FEADER gastuaren %5 gutxienez LEADER programara bideratu behar dela, eta Nafarroak %10,5 bideratzen du. Hain zuzen ere, proiektu horietako batzuk ezagutzeko eta ikusarazteko, astelehen honetan lau bideo erakutsi dira lau adibide zehatzekin, guztiak ere ekintzaileek abian jarriak beren eremuko tokiko ekintza taldearen eskutik eta Landa Garapenaren finantzaketarekin.

Modu horretan, Maria Alegriak Deikazteluko TEDERen eskutik bultzaturiko proiektu berria ezagutzera eman dute; hau da, txikizkako saltoki berria, janari-denda eta harategia izango dituena, eta Arellano, Muniain, Morentin, Allo eta Aberin inguruko herriei zerbitzua emango diena.

Azkoienen, baita LEADER funtsen diru-laguntzari esker ere, Virgen de Nieva etxebizitza komunitarioak bere ateak ireki zituen 2012. urtean, hirugarren adinekoen egoitzen alternatiba gisa, adinekoak lagunarteko giroan sentitzeko, beren etxean egongo balira bezala. Handik hamabi urtera, proiektuaren arrakasta eztabaidaezina da, eta David Balmontek, EDER laguntzarekin, plaza-kopurua handitu ahal izan du (bost plazatik zortzi plazara), eta hiru plaza berriak mendekotasun handiko pertsonak artatzeko egokitu dira, pisuan dauden pertsonak zahartu egin direlako eta mendekoak ez izatetik mendeko handiak izatera pasatzen ari direlako.

Zarrakazteluko ekintzailea den Mikel Perezek 27 urte zituenean oso garbi zuen fisioterapia ikasi ondoren herrira itzuliko zela bere kontsulta jartzeko eta aitarekin elkarlanean aritzeko giharretako eta eskeletoetako gaitzak diagnostikatzeko eta tratatzeko. Modu horretan, inguruan ohikoak ez diren teknika berritzaileak erabili eta laguntza terapeutikoko metodoak aplikatuko zituen (esate baterako, diatermia), patologia fisikoak berreskuratzera eta osasuna eta gorputz-kontzientzia sustatzera bideratuak. Haren proiektua ere gauzatu ahal izan da laguntza horiei eta Erdialdeko Garapenerako Partzuergoaren laguntzari esker.

Eta Arantxa Villanuevak, profesional autonomo gisa hiru hamarkadatik gorako esperientzia eskuratu ondoren, Zangozan leku aproposa aurkitu du jarduera desberdinak zentralizatzeko; hau da, erreferentziazko espazioa gorputzeko osasuna, osasun emozionala eta/edo buruko osasuna hobetzeko tresnak eskaini nahi dituzten profesionalak biltzeko. Jada errealitate izatera iritsi da haren ekintzailetza gaitasunari, CEDERNAren laguntzari eta LEADER funtsen finantzaketari esker.

4 milioi euroko deialdi berria

Gaurko jardunaldian aurkeztutako proiektuak bat datoz duela bi urte eskatu eta 2025ean ordaindutakoekin. Modu berean, Aierdi kontseilariak iragarri du Landa Garapeneko Departamentuak GALen esku jarriko dituela berriro 4 milioi euro, toki-garapenerako laguntzen deialdia egin dezaten.

Sustatzaile publikoek zein enpresa pribatuek eta autonomoek izango dute deialdira aurkezteko aukera, eta horren helburua da proiektu propioak, lankidetzakoak, eta tokiko ekintza taldeen funtzionamendukoak sustatzea.

Deialdia espezifikoa da talde bakoitzarentzat, eta laguntzak eskatzeko epeak ere desberdinak dira. Laguntza batzuk azaroaren 5era arte eskatu ahal izango dira; beste batzuk, aldiz, abenduaren 18ra bitarte.

Laguntzak eskatzeari buruzko informazio guztia Nafarroako Gobernuaren web guneko izapideen atalean kontsulta daiteke.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0344 Ertzaintzak 65 urtetik gorako pertsonen 11.976 biktimizazio erregistratu zituen 2025ean

Ertzaintzak, 2025ean, 65 urte edo gehiagoko pertsonengan 11.976 biktimizazio erregistratu zituen. Bizkaian, 65 urte edo…

4 horas hace

26_0343 Ertzaintzak 78 pertsona atxilotu ditu Euskadin behin baino gehiagotan delitu beragatik urteko lehen bi hilabeteetan

Ertzaintzak delitu beragatik behin baino gehiagotan atxilotutako 78 pertsona zenbatu ditu urteko lehen bi hilabeteetan,…

4 horas hace

26_0342 Laudion emakume bat atxilotu dute zaintzaile gisa lan egiten zuen etxetik bitxiak eta dirua lapurtzeagatik

Ertzainek 53 urteko emakume bat atxilotu dute bitxiak ebastea eta bankuko txartel batekin iruzur eginez…

4 horas hace

Tubos Reunidos solicita el concurso de acreedores y la CNMV suspende su cotización

La compañía Tubos Reunidos ha solicitado formalmente ante un juzgado de Álava la declaración de…

7 horas hace

Gaurmedia alcanza los 382.600 seguidores en redes en abril

Gaurmedia, grupo de comunicación de Euskadi que cuenta con marcas como GipuzkoaGaur, BizkaiaGaur y ArabaGaur,…

7 horas hace

Gipuzkoa lidera el repunte de la natalidad en Euskadi con un crecimiento del 9,4% a finales de año

El territorio histórico de Gipuzkoa ha cerrado el ejercicio de 2025 con datos esperanzadores para…

7 horas hace