Gazte bat atxilotu dute Gasteizen, abuztuan, Andre Maria Zuriaren jaietan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta batengatik


25_0729 Gazte bat atxilotu dute Gasteizen, abuztuan, Andre Maria Zuriaren jaietan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta batengatik

Gazte bat atxilotu dute Gasteizen, abuztuan, Andre Maria Zuriaren jaietan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta batengatik

Prentsa Zerbitzua

2025-10-29

Ertzaintzak magrebtar jatorriko 26 urteko gazte bat atxilotu du Arabako hiriburuan, abuztuaren 7ko goizaldean, Andre Maria Zuriaren jaietan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-delitu baten ikerketarekin lotuta.

Joan den abuztuaren 7ko goizaldean, gazte bat Gasteizko Santa Luzia auzoko Errekatxiki kalean zegoenean, hiru gizon hurbildu zitzaizkion eta inguratu egin zuten, eta, jarraian, jo egin zuten eta bere gauzak, telefono mugikor bat eta dirua, lapurtu zizkioten.  

Indarkeria erabiliz egindako lapurreta horren ikerketei esker egileetako bat identifikatu ahal izan zuten, eta atzo, asteartea, atxilotu zuten Gasteizen. Atxilotua marokoar jatorriko 26 urteko gizon bat da, eta polizia-aurrekariak ditu. Gaztea gaur jarri dute Arabako hiriburuko Guardiako Epaitegiaren eskuetan.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du lapurretan inplikatutako beste bi pertsonak identifikatu eta atxilotzeko.