Categorías: albisteak-berriak

Bi atxilotu Sestaon kamioi batetik kobrezko materiala lapurtzeagatik

Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen atzo ebasketa-delitua leporatuta. Atxilotuek kobrezko hodiak, 200 bat metro, lapurtu zituzten kamioi batetik. Lapurtutakoaren balioa 600 bat eurokoa da.

Atzo, asteazkena, arratsaldeko ordu bi eta erdiak aldera, Ertzaintzari jakitera eman zioten hainbat pertsonak materiala lapurtu zutela Sestaoko merkataritza-establezimendu batzuen ondoan aparkatuta zegoen kamioi batetik, eta Sestaoko herrigunerantz ihes egin zutela furgoneta batean.

Sestaoko Ertzain-etxeko herritarren babeseko patruila bat berehala joan zen adierazitako lekurantz, eta emandako deskribapenarekin bat zetorren furgoneta bat aurkitu zuen. Agenteek geldiarazi egin zuten, eta furgoneta bera eta furgonetan zihoazen bidaiariak miatu ondoren, kobrezko hainbat hodi, dirua, palankaxka bat eta mailu bat aurkitu zituzten.

Ertzaintzak jakin zuen bi susmagarriak, lapurreta egin eta berehala, txatartegi batera joan zirela materiala saltzera, eta patruila bat establezimendura joan zen, beraz, eta egiaztatu zuen ezaugarri berberak zituzten bi gizonek kobrezko material-zatiak saldu zituztela minutu batzuk lehenago eta 635 euro ordaindu zizkietela.

Agenteek furgonetan aurkitutako materiala eta txatartegian saldutakoa konfiskatu zituzten, kamioi-gidariak bereak zirela aitortu ondoren, eta bi gizonak atxilotu zituzten, beraz, ebasketa-delitu bana leporatuta.

Aurrekari ugari dituzten atxilotuak, espainiar nazionalitateko 20 eta 47 urteko gizonak, polizia-egoitzara eraman zituzten dagozkion eginbideak betetzera, eta gaur egunean zehar jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bi pertsona atxilotu dituzte Trapagarango etxe batean lapurreta egiteagatik

Ertzainek bi gizon atxilotu dituzte Barakaldon eta Bilbon, joan den irailean Trapagaranen etxebizitza batean lapurreta…

15 horas hace

Un ertzaina da positivo en drogas tras un accidente durante una persecución

Un operativo policial en Etxebarri terminó la madrugada de ayer con un accidente de tráfico,…

15 horas hace

Los cementerios de Donostia se preparan para el Día de Todos los Santos

Los cementerios municipales de Polloe, Altza e Igeldo se preparan para recibir a miles de…

15 horas hace

Disminuir la ingesta de sal puede reducir en un 25% el riesgo de ictus, según Osakidetza

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco y Osakidetza han recordado, con motivo del Día…

15 horas hace

‘Tesoros entre páginas’: La Biblioteca de Errenteria muestra objetos olvidados en libros

Del 21 al 31 de octubre, la Biblioteca Municipal de Errenteria ofrece una original exposición…

15 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao, incondicional del baloncesto en silla de ruedas en una nueva temporada del Club BBK Bidaideak Bilbao BSR

El colectivo ha presentado sus objetivos 2025-2026 El BBK Bidaideak Bilbao BSR ha presentado en rueda de…

15 horas hace