Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emakume edadetu bati indarkeria erabiliz katea lapurtzeagatik


25_0734 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emakume edadetu bati indarkeria erabiliz katea lapurtzeagatik

Biktimak min hartu zuen eskumuturrean erori zenean

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emakume edadetu bati indarkeria erabiliz katea lapurtzeagatik

Servicio de prensa

2025-10-31

Ertzainek gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, joan den irailean emakume edadetu bati, indarrez tira eginda, katea lapurtzea leporatuta. Biktima lurrera erori zen lapurretaren ondoren, eta min hartu zuen eskumuturrean. Egindako ikerketari esker identifikatu eta atxilotu ahal izan dute ustezko lapurra, polizia-aurrekari ugari dituen delitugilea.

Lapurreta joan den irailean gertatu zen Gasteizen. Adineko bi emakume Salburua auzoan oinez zihoazenean, gizon bat gainera joan zitzaion bati, eta indarrez tira eginda lepoan zeraman katea kendu zion. Emakumea lurrera erori zen lapurretaren ondoren eta min hartu zuen eskumuturrean. Horren ondorioz ospitalera eraman behar izan zuten.

Zegokion salaketa jaso ondoren, Ertzaintzak ikerketa hasi zuen lapurretaren egilea identifikatzeko, eta orkatilan ibiltzeko moduan eragiten zion lesio bat zuen eta aurretik Arabako hiriburuko merkataritza-establezimendu batean lapurretak egiteagatik atxilotua izan zen gizon bat zela jakin zuten.

Ikertzaileek atzo, osteguna, atxilotu zuten susmagarria, magrebtar jatorriko 31 urteko gizona. Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten dagozkion eginbideak betetzeko eta, ondoren, epailearen aurrera eramateko.