Ertzaintzako agenteek 32 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean, intimitatearen aurkako ustezko delitu bat egotzita, auto artean pixa egiten ari zen adingabe bat telefono mugikorrarekin grabatzeagatik.
Gertakariak gaur, azaroak 1, goizaldeko 02:00ak aldera izan dira, Gasteizko Alde Zaharreko kale batean. Patruila bat bertaratu da, eta hainbat gazte aurkitu ditu. Gazte horiek gizon bat atxikita zuten, eta adierazi dute gizonak adingabe bat grabatu duela telefono mugikorrarekin.
Ertzainei jakinarazi dietenez, antza denez, gazteak egin duena aurpegiratu dio gizonari, eta irudiak ezabatzeko eskatu dio, baina gizonak ukatu egin du gertatutakoa, eta miatzeko iradoki dio gazteari. Une horretan, pertsona gehiago iritsi dira, eta, ondoren, Ertzaintzaren baliabideak.
Ertzainek salatutako gertakariak egiaztatu dituzte, eta telefono mugikorra kendu diote egileari, eta atxilotu egin dute, intimitatearen aurkako ustezko delitu bat egotzita.
Ertzain-etxean egindako eginbideen ondoren, atxilotua, jatorriz latinoamerikarra, aske utzi dute, epailearen aurrean agertzeko zain.